Nork tratatuko ditu zure datuak?
Datuen tratamenduaren arduraduna: Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E; IFK: A-83052407; egoitza soziala: Conde de Peñalver 19, 28006 - Madril (aurrerantzean, “Correos”), eta hauek izango dira bere funtzioak:
i) Tratamenduaz arduratuko da zure datuak pertsona juridiko batek jakinarazten dituenean;
ii) Tratamenduaz arduratuko da zure datuak pertsona fisiko batek jakinarazten dituenean.
Correos-ek Datuak Babesteko Ordezkari bat du (DPD) tratamendua behar bezala kudeatzen dela bermatzeko, eta harengana zuzen zaitezke gai horri buruzko edozein auzitarako, helbide elektroniko honetara zuzenduta: dpdgrupocorreos@correos.com
Zein datu tratatuko dira?
Entrega behar bezala jaso dela egiaztatzeko, bidalketaren hartzailea identifikatu behar dugu (baliteke jasotzailea ez izatea). Horrek identifikazio-datuak erregistratzea dakar (izen-abizenak, NAN, AIZ edo identifikatzeko bestelako frogagiriak eta sinadura).
Zenbait bidaltzailek Correos-i eskatzen diote jasotzailearen nortasuna identifikatzen duen dokumentua benetakoa den egiaztatzea, izan araudia betetzeko, iruzurra saihesteko, edo, bidaltzaileak egiten duen balorazio bakarra eta esklusiboa denez, baliozkotze beharrezkoa eta proportzionala izan behar delako. Zerbitzua ematerakoan, Correos-ek bidaltzailearen argibideei jarraituko die soilik, eta, ondorioz, identifikazioaren frogagiriaren kopia bat eskuratuko du eta iruzurren zantzuak aztertuko ditu, irakurketa mekanikoko tresnen edo bestelako egiaztapen-tekniken bidez.
Azkenik, faktura sinplifikatua mezu elektroniko bidez bidali ahal izateko, Correos-ek faktura zein helbide elektronikotan jaso nahi duzun galdetuko dizu.
Zertarako eta zergatik tratatuko dira zure datuak?
(I) Entrega jaso izana egiaztatzeko
Tratamenduaren helburua: Izaera pertsonaleko datuak entrega jaso dela egiaztatzeko tratatuko dira, eta horretarako sinarazi egingo da.
Oinarri legitimatzailea: 6.1b) art.: tratamendua beharrezkoa da kontratu bat gauzatu ahal izateko.
Tratatzen diren datu-motak: (hartzailearen izen-abizenak, identifikazio-zenbakia eta sinadura).
(II) Posta elektronikoz faktura sinplifikatua bidaltzeko
Tratamenduaren helburua: Posta elektronikoz faktura sinplifikatua bidaltzea.
Oinarri legitimatzailea: RGPDaren 6.1a) art.: interesdunak baimena eman du bere helbide elektronikoa tratatzeko aipatu helbururako.
Tratatzen diren datu-motak: Harremanetarako datuak (helbide elektronikoa).ptor).
(III) Lege-betebeharrak betetzeko
Tratamenduaren helburua: Correos-ek hainbat lege-betebehar hartzen ditu bere gain. Horien artean, posta-araudia (43/2010 Legea, posta-zerbitzu unibertsalari, erabiltzaileen eskubideei eta posta-merkatuari buruzkoa), jakinarazpenak isilpean gordetzearen betebeharra (Konstituzioaren 18. artikulua) eta zerga-araudia aplikatzetik eratorritakoak daude.
Betebeharrok betetze aldera, Correos-ek aukera izango du zure datuak Administrazio Publikoei eta auzitegiei jakinarazteko, baldin eta ezarritako lege-prozesuen arabera eskatzen bada aipatu informazioa.
Oinarri legitimatzailea: RGPDaren 6.1c) art.: tratamendua beharrezkoa da lege-betekizun bat bete ahal izateko.
Tratatzen diren datu-motak: Identifikazio-datuak (hartzailearen izen-abizenak, identifikazio-zenbakia eta sinadura).
Hirugarrenekin partekatuko dira zure datuak?
Printzipioz, eta oro har, zure datuak ez dira Correos ez den beste norbaitzuekin partekatuko. Hala ere, salbuespen batzuk egon daitezke:
Noiz arte tratatuko dira zure datuak?
Entrega-prozesuan lortutako hartzailearen datu pertsonalak gorde egingo dira, arestian aipatutako helburuetarako beharrezkoak diren bitartean. Epe hori igarotakoan, ezabatu egingo dira, datuak babesteko araudian xedatutakoari jarraituta. Hortaz, blokeatu egingo dira, eta epaileek, auzitegiek, Fiskaltzak edo Administrazio Publiko eskudunek eskatuz gero baino ez dira erabilgarri egongo, sor litezkeen ekintzen preskripzio-epeak iraun bitartean. Ondoren, ezabatu egingo dira datuak.
Zeintzuk dira zure eskubideak?
Une oro aplikagarri den datuak babesteko araudian barne hartzen den heinean, zure baimena baliogabetu edo datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, eramateko, mugatzeko eskubidea erabil dezakezu, hurrengo kanal hauetako baten bidez, zein eskubide erabili nahi duzun adieraziz:
a) Posta-helbidea: Calle Conde de Peñalver 19, 28006 - Madril
b) Posta elektronikoa: derechos.protecciondatos.correos@correos.com
Eskubideak erabili nahi dituen pertsonaren nortasuna egiaztatzea eskatuko da Correos-ek ezin badu bere kabuz berretsi mezuaren komunikazio-baliabidean.
Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (DBEB) webgunean eskubideak erabiltzen lagunduko dizuten eredu batzuk aurkituko dituzu. Bestalde, jakinarazten dizugu eskubidea duzula kontrol-agintaritzan (Espainian, DBEB) erreklamazioa jartzeko zure eskubideak urratu direla uste baduzu.