Datuak babesteko politika - Modify Baimendutako hirugarrenei entregatzea

1.   Tratamenduaren arduraduna

Tratamenduaren arduraduna Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E. enpresa da (aurrerantzean, “Correos”); IFZ A-83052407 du, eta helbide soziala Conde de Peñalver, 19, 28006 Madrilen (Espainia).

Correosek Datuak Babesteko Ordezkari bat du (DBO edo DPO) tratamendua behar bezala kudeatzen dela bermatzeko, eta harengana zuzen zaitezke gai horri buruzko edozein auzitarako, helbide elektroniko honetara zuzenduta: dpdgrupocorreos@correos.com

 

2.   Tratatutako datuak, tratamenduaren helburua eta oinarri juridikoa

Zure datuen tratamendua helburu honekin egingo da, oinarri legitimatzaile honen arabera:

1. helburua:  Bidalketaren hartzailearen baimena eta pertsona baimenduari entregatu izanaren kudeaketa

Helburuaren deskribapena: (i) Bidalketaren hartzailearen baimena izapidetzea (ii) Bidalketaren hartzaileak baimendutako pertsonari ematea, Correosen Modify aplikazioaren bidez.

 Xede horretarako tratatuko diren datuak:

-Identifikazio datuak eta harremanetarako datuak: Bidalketaren hartzailearen datuak: Bidalketaren hartzailearen izen-abizenak eta bidalketa-kodea, bidalketaren hartzailearen telefono-zenbakia eta/edo helbide elektronikoa.

- Baimendutako pertsonaren datuak: Baimendutako bizilagunari emanez gero, baimendutako bizilagunaren izen-abizenak eta helbidea.

Oinarri juridikoa: Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa hartzailearen baimena da.

2. Helburua: Lege-betebeharren betetzea

Helburuaren deskribapena: Egotz dakizkiokeen betebeharrak betetze aldera, Correosek Administrazio Publikoei eta auzitegiei jakinarazi ahalko dizkie zure datuak, informazio hori, betiere, ezarritako legezko prozesuei jarraituz eskatu bada.

Helburu horretarako tratatutako datuak: Legezko betebeharrak betetzeko behar diren datuak tratatuko dira, araudi aplikagarriaren arabera.

Legitimazio oinarria: Tratamendua legitimatzeko oinarria legezko betebeharra betetzea da.

 

3.  Datu pertsonalen jatorria

Zure harremanetarako datuak, posta elektronikoa eta telefonoa eta zure identifikazio-datuak, izen-abizenak Correosi eman dizkio bidaltzaileak. Horrez gain, Correosek zuk emandako datu osagarriak tratatuko ditu zuk baimendutako pertsonari bidalketa entregatzeko baimena eta kudeaketa izapidetzeko.  

Hartzaileak formularioan adierazitako nahitaezko datuak eman beharko ditu. Beharrezkotzat jotzen diren datu horiek eman ezean, Correosek ezin izango du baimenaren izapidetzea eta baimenduari bidalketa ematearen kudeaketa egin.

 

4. Datuen komunikazioa

Printzipioz, eta oro har, zure datuak ez dira Correos ez den beste norbaitzuekin partekatuko. Dena dela, legea betetzeko, baliteke zure datuak hirugarren batzuei, esaterako Administrazio Publikoari (Estatuko Segurtasun Indarrei, adibidez) edo auzitegiekin zure datuak partekatu behar izatea.

 

5.- Zer bermatu behar diguzu zure datu pertsonalak ematean?

 Hartzaileak bermatzen du emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla, eta betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitekeen edozein zuzeneko edo zeharkako kalte edo galeraren erantzule izango da.

Hartzaileak  bermatzen du Correosi jakinarazitako baimendutako pertsonaren datuak baimendunak eman dizkiola eta, beharrezkoa den kasuetan, datu horiek Correosi lagatzeko baimenduaren baimen informatua  eskuratu duela, datuak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritako eskakizunen arabera, eta Correos klausula honetan ezarritakoa ez betetzeagatik sor daitekeen erreklamazio edo zehapenetik eratorritako edozein kalte edo galeretatik aske mantenduko duela. 

 

6. Nazioarteko transferentziak

Ez da aurreikusten interesdunen datu pertsonalak nazioartean transferitzea. Hala ere, nazioarteko transferentziaren bat eginez gero, indarrean dagoen araudiak ezarritako irizpideak eta betekizunak betez egingo da, berme juridiko egokiak ezarriz. Berme horien bidez, baliteke datu-hartzailearekin honako hauek formalizatzea: (i) Europako Batzordeak onartutako kontratu-klausula estandarrak, datuak hirugarren herrialdeetara nazioarteko transferitzea legitimatzeko, edo (ii) Europako Esparru Ekonomikoaren babes-maila baliokidea bermatuko duen beste tresna juridiko baliodun bat.

 

7. Datuak gordetzeko epea

Zure datu pertsonalak gorde egingo dira igorlearen, Zerga Ministerioaren edo epaile eta auzitegien aurrean bidalketa entregatu dela ziurtatzea beharrezkoa den bitartean. 

Epe hori igarotakoan, ezabatu egingo dira, datuak babesteko araudian xedatutakoari jarraituta. Hortaz, blokeatu egingo dira, eta epaileek, auzitegiek, Fiskaltzak edo Administrazio Publiko eskudunek eskatuz gero baino ez dira erabilgarri egongo, sor litezkeen ekintzen preskripzio-epeak iraun bitartean. Ondoren, ezabatu egingo dira datuak.

 

8.   Zure eskubideak datuak babesteari dagokionez

Datuak babesteko gure araudiak eskubide jakin batzuk ematen dizkizu zerbitzuek berekin dituzten datuen tratamenduari dagokionez. Honela laburbildu litezke eskubideok:

  • Atzitzeko eskubidea: Zein datu mota tratatzen ari garen eta burutzen ari garen tratamenduak zein ezaugarri dituen jakiteko.
  • Zuzentzeko eskubidea: Datuak aldatu daitezen eskatzeko, zehatzak edo egiazkoak ez izateagatik.
  • Eramateko eskubidea: Tratatzen ari diren datuen kopia bat eskuratzeko, formatu elkarreragile batean.
  • Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, legean jasotzen diren kasuetan.
  • Ezabatzeko eskubidea: Datuak ezaba daitezen eskatzeko, tratamenduak beharrezkoa izateari uzten dionean.
  • Aurka egiteko eskubidea: Eskubide hori balia dezakezu, baldin eta zure datuak interes publikoko misio batean edo Correosek edo hirugarren batek bilatzen duen interes legitimoa betetzean oinarrituta ematen badira.
  • Emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.

Zure eskubideak erabil ditzakezu kanal hauetako baten bidez:

  • Posta helbidea: Calle del Conde de Peñalver, 19, 28006 Madrid (España)

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (DBEA) webgunean hainbat eredu aurki ditzakezu, zure eskubideak gauzatzen lagunduko dizutenak. Bestalde, jakinarazten dizugu eskubidea duzula kontrol-agintaritzan (Espainian, DBEA) erreklamazioa jartzeko zure eskubideak urratu direla uste baduzu.