Baimena emanez gero, eskaintzak eta promozioak helarazi ahal izango dizkizu Correosek edozein bide elektroniko nahiz ez-elektronikoren bitartez. Adibidez,
Correos Taldeko beste enpresa batzuenak, sektore hauetan dihardutenak, besteak beste: paketeria-zerbitzuak, posta-zerbitzuaren balio erantsia, logistika, marketina eta telekomunikazioa.
Correosek lankidetza-hitzarmenak sinatu dituzten beste enpresa batzuenak, sektore hauetan dihardutenean, besteak beste: telekomunikazioan, finantzetan, komenentziako produktuetan, osasunean eta GKE-etan.
Generikoa zein pertsonalizatua izan daiteke aipatu informazio komertziala. Azken hipotesi horretan, aldez aurretik tratatu beharko ditu Correosek zure datuak, honako xede hauetarako: zure profila egin eta zorroan sartzeko eta, zure zaletasunak, lehentasunak eta premiak oinarri, interesgarrien suerta dakizkizukeen eskaintzak identifikatzeko.
Edozein unetan kendu ahal izango duzu baimena, doan, eta eskaintzak eta sustapenak jasotzeari utzi. Horretarako, bidali jakinarazpen bat gorago adierazitako posta-helbidera, derechos.protecciondatos.correos@correos.com helbide elektronikora edota bezeroaren arretarako gure zerbitzura. Horrez gain, baimena kentzeko eskubidea duzula jakinaraziko zaizu berriro merkataritza-komunikazio elektroniko guztietan.