Kanal etikoa

Correos Taldearen Kanal Etikoa erabili beharreko komunikazio-bidea da gure Jokabide Kode Orokorraren balizko ez-betetzeen berri emateko eta arau-urratzeak izan daitezkeen ekintzak edo omisioak jakinarazteko, otsailaren 20ko 2/2023 Legean ezarritakoaren arabera, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena. 

Komunikazioak isilpekoak izanen dira beti. 

Jakinarazpen anonimoak bidali ahal dira.

Kanal Etikoa erabiltzeko, erabiltzaileek fede onez jokatu behar dute. Kanal Etikoaren bidez ematen duzun informazioak egiazkoa izan behar du, baita soil-soilik lege-haustea edo gure Jokabide Kode Orokorra ez betetzea izan daitekeen ekintza edo omisioari buruzkoa ere. 

Kanal Etikoa behar bezala erabiltzen duten pertsonentzat errepresaliarik egongo ez dela bermatzen du araudiak, eta gurekin harremanetan jartzen diren pertsonen eskubideak uneoro errespetatuko dira; fede txarrez erabiltzen dutenentzat, aldiz, zigorrak ezartzen ditu, adibidez, informazio faltsua jakinarazten denean.

Kanal Etikoaren bidez, hauek egin daitezke:

  • Idatzizko komunikazioak helarazi
  • Ahots-grabazioaren bidez zerbaiten berri eman
  • Aurretik aurkeztutako komunikazio baten jarraipena egin (Kanal Etikoaren bidez, informazioa ematen duenarekin komunikatuko da, Kanalak emandako kode bakarraren bidez, komunikazioa aurkeztu ondoren).

Kanal Etikoa ezin da beste helburu batzuetarako erabili, besteak beste, legezko ez-betetzeak eragiten ez dituzten lan-gaiekin soilik zerikusia duten gaiak (esaterako, jazarpenik eragiten ez duten pertsonen arteko gatazkak edo kontratazio-baldintzak), edo Taldeko enpresek emandako zerbitzuen ohiko kudeaketari buruzko erreklamazioak (adibidez, bidalketa bat aurkitzeko). Horiek horretarako ezarritako bideetatik kudeatu beharko dira.

 Datuak babesteko politika hemen kontsulta dezakezu 

KANAL ETIKORAKO SARBIDEA INFORMAZIOAREN BARNE-SISTEMAREN POLITIKA INFORMAZIOA KUDEATZEKO PROZEDURA