Correos aurreordainketa-txartela Donejakue Biderako

Eraman zure dirua seguru eta gozatu bideaz kezkarik gabe.

Hemendik

6 €

Eskatu Correos aurreordainketa-txartela Correosen edozein bulegotan, arazorik eta itxaronaldirik gabe.
Kargatu behar duzun dirua eta kontrolatu bidean egiten duzun gastua. Zure txartela mugikorrarekin kudeatu ahal izango duzu aplikazioaren bidez.
Gozatu Donejakue Bideaz kezkarik gabe! Ordaindu txartelarekin, atera eskudirua kutxazainetan edo egin online erosketak modu seguruan.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Donejakue Biderako Correos aurreordainketa-txartela ebazpen ederra da zure ibilbidean zehar diruarekin zer egin dezakezun argitzeko.

Erabaki zenbat diru behar duzun eta eraman beti kontrolpean. Inongo banku-konturekin loturarik izan gabe eta mugikorretik zure mugimendu guztien jarraipena egiteko aukerarekin: saldoa ikusi, kargak egin edo dirua partekatu. Gainera, atzerritarra bazara, dibisa-trukea aurrez dezakezu.

Bisita ezazu Correosen edozein bulego eta eskuratu zure txartela unean bertan, kargatu behar duzun dirua eta zoaz Donejakue Bideko abentura bizitzera.

  • Tarifa: 6€ (BEZa barne).
  • Gutxieneko birkarga: 10 €-tik aurrera.
  • Hasierako gehienezko karga: 1.000€.
  • Ondorengo gehienezko birkarga eguneko: 5.000 € arte.
  • Txarteleko gehienezko saldoa: 7.500€.
  • Egunean gehienez atera dezakezun dirua: 600€.
  • Hainbat birkarga.

Prezioa

Jaulkipen-kostua: 6 €.

Kontsultatu txartelaren baldintza guztiak.