Paq Mochila

Gorde Donejakue Bideko esperientzia bakoitza zure motxilan, hura kargatu beharrik gabe.

Hasita

4,5 €

NAHI DUT
Paq Mochila Hasita 4,5 € NAHI DUT
Erreserbatu motxilaren garraioa, eta adierazi jatorrizko eta norako herria.
Identifikatu ekipajea posta elektronikora bidaliko dizugun etiketarekin.
Utzi ekipajea ostatuan, goizeko lehendabiziko orduan.
Eta jaso! Bagajea zure zain izango duzu 14:30ak baino lehen, zuk adierazitako ostatuan.  

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Donejakue Bidea egitea esperientzia paregabea da, motxilan gorde beharreko bizipenez betea. Horregatik, laguntza eskaini nahi dizugu hura eramaten!

Utzi laguntzen zure etapa bakoitzean gure Paq Mochila zerbitzuarekin; egunero eramango dugu zure ekipajea ostatu batetik bestera bide osoan zehar. Gozatzeaz bakarrik ardura zaitezen.  

Gure postarietako bat goizeko lehen orduan joango da zure motxila jasotzera adierazitako ostatuan, eta 14:30ak baino lehen utziko du hurrengo etapan aukeratu duzun ostatuan, hotelean edo aterpetxean.

Paq Mochila, orain seguruagoa. Motxila jaso eta entregatu ondoren, abisu bat bidaliko dizugu.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, Paq Mochila zerbitzuak trazabilitate-sistema bat du, ekipajea noiz jaso eta entregatu den jakiteko. Nahikoa duzu erreserbarekin batera doan etiketa bizkar-zorroan zintzilikatzea, eta, daraman QR kodeari esker, zure helbide elektronikoan jasoko dituzu abisuak. Hala, kargarik gabe ibili ahal izango zara, zure ekipajea non dagoen jakiteak ematen duen lasaitasunarekin.

Ondo egin bidea!

Bidalketaren xehetasunak

Paq Mochila zerbitzua urte osoan zehar dago eskura Sarria eta Santiago bitartean, eta apirilaren 1etik urriaren 31ra Espainiako Donejakue ibilbide nagusietan. Zuk bidea aukeratu besterik ez duzu egin behar, guk segituko dizugu:

  • Frantziako Bidea, Orreagatik eta Somportetik.
  • Portugalgo Bidea, Tui eta A Guardatik.
  • Bide Zaharra, Oviedotik.
  • Iparraldeko Bidea, Irundik.
  • Bide Ingelesa, Ferroletik.
  • Sanabriako Bidea, Ourensetik.
  • Fisterra eta Muxíara.

Hori bai, beharrezkoa dugu zure ekipajeak 15 kg ez gainditzea.

Eta, ez ahaztu, eguneko gehieneko ibilbidea 60 km dira.

Prezioa

Kontsultatu Paq Mochila zerbitzuaren prezioa