Paquete Internacional Económico (Nazioarteko pakete ekonomikoa)

Urrunago iristeak ez du zertan gehiago kostatu behar.

Hemendik

32,05 €

BIDALI
Paquete Internacional Económico (Nazioarteko pakete ekonomikoa) Hemendik 32,05 € BIDALI

Zerbitzu gehigarriak

Jasotze-oharra

Entregatu izanaren idatzizko berrespena, bidalketa noiz eta nork jaso zuen jasota gera dadin.

Ikusi helmugako herrialdeak

Adierazitako balioa

Bidalketa bakoitzari aplikagarria da, eta kalkulatzeko salgaiaren balioaren portzentajea erabiltzen da. 
INFORMAZIO GEHIAGO
Deskribatu zure bidalketak. Zerbitzu honen bidez, bidalketen zerrenda osatzen duten pakete bakoitza identifikatu eta zerrendatu daiteke.
Erregistratu paketeak zein hartzaileri bidali nahi dizkiozun, eta adierazi zerbitzu gehigarririk sartu nahi duzun.
Ordaindu banku-txartelarekin, PayPal-ekin edo gure bulegoren batean.
Inprimatu etiketak paketeak identifikatzeko, gure bulegoetako batera eraman aurretik.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Paquete Internacional Económico arrazoizko aukera da oso urrutira iristeko presarik ez duten bidalketetarako: 

  • Preziorik onena: eta Correosetik eskaintzen dugun kalitate gorena.
  • Segurtasun handiagoa: etxean entregak hartzailearen sinadurapean.
  • Zure lasaitasunerako: nazioartean estaldura zabala eta Correosen bermeak. 
  • Edonora: zerbitzu hau onartzen duten nazioarteko norakoetarako.

Bidalketaren xehetasunak

Zeuk aukeratzen duzu bilgarri ezin hobea. Eskuragarri dauden produktu ugari eros ditzakezu gure Online Dendan eta Correosen bulego guztietan!

Hori bai, tamaina neurri hauetara doitu behar da:

Gehienez:

  • Kutxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 200 cm; neurri batek ere ezin du 105 cm gainditu.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera = 100 cm eta Diametroa = 15 cm.

Gutxienez:

  • Gutun-azala edo kutxa: 14 x 9.
  • Biribilkia edo hodia: Luzera + bi aldiz diametroa = 17 cm; neurri handienak ezin du 10 cm gainditu.

Zerbait txikiagoa bidali nahi baduzu, ez zaitez kezkatu, nahikoa duzu 10 x 7 cm-ko etiketa bat eranstearekin, bertan helbidea eta frankeoa adierazita.

Eta ez dezala pisu errealeko 30 kg gainditu! (helmugako herrialdearen arabera).

Pisu bolumetrikoa guk kalkulatzen dugu.

Azkenik, nora bidali nahi duzun esan beharko diguzu:

  • Oso garrantzitsua da zure datuak eta hartzailearenak bilgarrian jarrita egotea, ikusteko moduan.
  • Gogoratu hemen bertan etiketa sortu eta bidalketa ordain dezakezula.

Eta helmugako herrialdeari dagokion eremua:

  • A eremua: Europa hurbila.
  • B eremua: Europako beste herrialde guztiak, Magreb Iparraldea.
  • B2 eremua: Albania, Aljeria, Bielorrusia, Bosnia Herzegovina, Islandia, Mazedonia, Maroko, Errusia, Serbia, Tunisia, Turkia eta Ukraina.
  • C eremua: Amerika.
  • D eremua: Asia, Ekialde Hurbila eta Ozeania.
  • D2 eremua: Australia eta Zeelanda Berria.
  • E eremua: Afrika.

Garrantzitsua! Gogoratu bidalketa hauek ezin direla igorri Apartado Postal edo Correosen Zerrendetara.

Zer da pisu bolumetrikoa?

Bermeak eta entrega-epeak

Bidalketa helmugara iristean arazoren bat egonez gero, Correosek kalte-ordaina emango dizu. Ordaina hartzaileak jasotzea nahiago baduzu, sinatutako baimena aurkeztu beharko duzu.

Badakigu gutaz fidatzen zarela; horregatik, horrela eskertzen dizugu:

Nazioarteko bermeak:.

Bidalketa galtzeagatik:

  • Gertaera edo erreklamazioa egiteko epeak: gutxienez 25 egun eta gehienez 6 hilabete bidalketaren onarpen-datatik aurrera.
  • Kalte-ordaina: ordaindutako tarifa + 40 IEB + 4,5 IEB/kg + asegurua kontratatu bada; kasu horretan gehienezko estaldura 3.000 €-koa da.
  • Igorpen Eskubide Berezia (IEB) da Nazioarteko Moneta Funtsak (NMF) sortutako eta erabilitako dibisa, eta haren balioa hainbat moneta kopuru jakin batzuen batura da: AEBko dolarra, euroa, Txinako renminbia, Japoniako yena eta libra esterlina. IEB erabilera libreko monetekin truka daiteke.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asegurua edo Adierazitako balioa duen bidalketa bat galtzeagatik, hondatzeagatik edo edukia faltatzeagatik erreklamazioa aurkeztuz gero, merkantziaren balioa egiaztatzen duen agiria edo konponketaren edo birjartzearen faktura eskatu ahal izango dugu.

Horrez gain, bidalketa ahal bezain laster ere entregatuko dugu.

Aurkitu hurbilen duzun Correosen bulegoa eta ekarri zure bidalketa, ahalik eta lasterren entregatuko dugu:

  • Europa: 8 eta 10 egun bitartean.
  • Gainontzekoak: norako herrialdearen arabera.

Prezioa

Kontsultatu zure tarifa hemen edo Correosen bulegoetan.