Paq Bicicleta

Baldin eta Correos Itzuliaren Operadore Logistikoa bada, onena zure bizikleta nahi duzun tokira eramateko, Paq Bicicletarekin.

Prezio honetatik hasita:

48,05€

Zatoz hurbilen duzun bulegora eta eskatu Paq Bicicleta. 
Sartu bizikleta Correosen diseinatu dugun bilgarri berezian. 
Bildu ezazu adierazitako bulegoan. Prest dagoenean jakinaraziko dizugu. 

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Badakigu orain arte ia ezinezkoa izan dela bidaietan bizikleta zurekin eramatea. Baina… Correosek arazo horri amaiera eman dio! Bai, Paq Bicicleta diseinatu dugu, zure bizikletarekin bidaiatzeko aukerarik erosoena. Nahi duzun lekura eraman eta helmugako bulegoan 15 egunez gordeko dugu. Bizikletaren segurtasuna bermatzen dizugu jasotzen duzun arte, zerbitzu honek 300 euroko asegurua baitu.

Oso garrantzitsua! Hurbilen duzun bulegoa txikia bada, egun batzuk lehenago joatea gomendatzen dizugu, zure bizikletarako bilgarri berezia badaukagula ziurtatzeko. 

Hiru egun barru estatuko beste edozein tokitan jaso ahal izango duzu!

Abenturez ari bagara, orduan Done Jakue Bideaz ari gara. Aparteko esperientzia honi aurre egiteko, ausart askok bizikleta hautatzen dute. Gure Paq Bicicleta haiei zuzenduta dago ere. 

Aurten Santiago Bidera bazoaz, pedalei eragiteaz baino ez duzu arduratu beharko. Correosen, gertuen duzun bulegotik zure abenturaren hasieraraino bizikleta bidaltzeaz arduratuko gara, bai eta jasotzeaz ere, amaierara iristen zarenean etxera eramateko.

Bidalketaren xehetasunak

Bilgarri berezia: 150 x 30 x 90 cm.

20 kg, gehienez.

Bermeak eta entrega-epeak

Bizikleta estatuko lurraldeko edozein tokitara eramango dugu 48 eta 72 ordu bitarteko entregarekin, jatorriaren eta helmugaren arabera.

Prezioa

Kontsultatu zure tarifa hemen edo Correosen bulegoetan.