Paq Maleta

Ekipajearekin bidaiatzeko moda pasatu da. Orain, Correosi esker, zure maletak zuzenean oporretan doaz, baita etxera itzuli ere, haiekin kargatu beharrik gabe.

Zatoz gure bulegoetara  eta kontratatu Paq. Maleta. 
Utzi zure ekipajea gure edozein sukurtsaletan edo eskatu etxean jasotzeko.
Etxean jasoz gero, kontratazioaren unean eman genizkizun etiketak itsatsi garraiatu beharreko maleta bakoitzean.
Ez ahaztu zure NANa zure ekipajea jasotzerakoan, jasotzea erabaki duzun lekuan (etxean edo Correosen bulegoan).

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Oporrak deskonektatzeko eta gozatzeko dira. Nahikoa duzu maletak egitea, ez duzu zertan horiekin helmugaraino joan behar. Inoiz pentsatu al duzu zure bidaia behar-beharrezkoarekin soilik hastea? Correosen zure ametsa egia bihurtzen dugu “Paq Maleta” zerbitzuarekin! 

 Zerbitzu horri esker, zure bidaia erosoago izango da: maletak nahi duzun tokira eramango dizkizugu, penintsulako lurralde nazional osora eta Balear Uharteetara. Igo autora, trenera edo hegazkinera kezkarik gabe. Maletak zurekin eramatea iraganeko kontua da.

Oso prozesu erraza proposatzen dizugu! Ekipajea adierazten diguzun tokian jasoko dugu edo, nahiago baduzu, gure edozein bulegotan utz dezakezu. 24 orduren buruan entregatuko dugu, baldin eta ohiko lotura dituzten probintziako hiriburuen artean egiten bada bidaia, edo 48 orduren buruan penintsulako gainerako lekuetan.

Bidalketaren xehetasunak

“Paq Maleta” zerbitzuari esker, bidalketa bakoitzeko 5 pakete bidal ditzakezu, gehienez ere maleta bakoitzeko 25 kg-ko pisuarekin. Garrantzitsua! Zure ekipajea bidaltzeko 230 helmuga nazional dituzu.

Ekipajea jasotzerakoan, NANa, pasaportea, gidabaimena, egoitza-txartela edo argazkia duen identifikazio-agiria aurkeztu beharko duzu, baldin eta baliozkoa bada eta entregaren unean indarrean badago.

Beste norbaitek zure gauzak jasotzea nahi duzu?

Kasu horretan, ekipajea zure izenean jasotzen duenak zure baimen sinatua aurkeztu beharko du; baimenak zure datu pertsonalak eta zure datuak jaso beharko ditu, zure NANaren fotokopiarekin batera.

Prezioa

Kontsultatu prezioa Correoseko bulegoetan