Zigiluak

Correos-en zigiluak nortasun-zigilu gisa, bidaltzeko eta bildumak egiteko.

Prezio honetatik hasita:

0,82 €

NAHI DUT
Zigiluak Prezio honetatik hasita: 0,82 € NAHI DUT

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Aurkitu Tu Sello perfektua Correos-en, gure bulegoetan edo gure Online Dendaren bidez.

Formatu eta tarifa ugari eskaintzen ditugu zure bidalketa guztietara egokitzeko, nazionalak nahiz nazioartekoak. 

Halaber, diseinu paregabeak eta originalak ditugu, zure bilduma bereziena izan dadin. Historikoak, adierazgarriak, animazioko pertsonaia ezagunenak edo zure film gogokoenak erakusten dituztenak… ez dio axola nolakoa den zure bilduma, guk osatuko dugu. 

Formatuak

Zigilua.- Jaulkipen bakoitzeko zigilu bana da ohikoena.

Bloke-orria.- Paper gainazal bat da, ilustratua, zigilu bat edo gehiago dituena, dagokion frankeo-balioa dakar, eta hainbat neurri eta inprimatze-sistema ditu. Gai beraren arabera zigiluak taldekatzeko modu egokia da, eta zigiluaren inguruan pertsonaia biziak erakusteko aukera da.

Premium paper-orria.- Filateliako pieza berdingabeak, jaulkipen filatelikoen aniztasuna, originaltasuna eta kalitatea aberasten dituztenak. 2014. urteaz geroztik.

  • 12 eta 20 zigilu bitarteko paper-orriak, diseinu eta inprimatze paregabeekin.
  • Paper-orri osoa hartzen duten irudiak, zigiluen gaiari buruzkoak.
  • Literatura-aipuak nahiz deskribapen-testuak ere badakartzate.

Paper-orri txikia.- Espainiako zein Andorrako oroitzapenezko zigilu ugari biltzen dira orri txiki batean, zeinen marjinetan jaulkipenaren irudiak txertatzen baitira.

Txartela.- Zigiluak bloke edo orri txikietan aurkezteko forma, azal edo ontzi babesgarri batzuekin, errazago zaindu nahiz makinetan saldu daitezen.

Prezioa

Correos-ek aurtengo eta aurreko bi urteetako zigilu-jaulkipenak saltzen ditu.

A tarifa - 0,82 €. 20 g arteko gutun nazional normalizatuak.

A2 tarifa -  0,92 €. 20 eta 50 g arteko gutun arrunt nazionala.

B tarifa - 1,70 €. 20 g arteko Europarako gutuna (nazioartekoa).

C tarifa - 1,75 €. Nazioarterako/munduko gainerako tokietarako gutuna, salbuespen hauekin: AEB, Kanada, Japonia, Australia, Zeelanda Berria eta Errusia. Arruntsa 20 g arte.

D tarifa - 2,10 €. Nazioarterako gutuna: AEB, Kanada, Japonia, Australia, Zeelanda Berria eta Errusia. Arruntsa 20 g arte.