Ekologikoa izatea logikoa da; horregatik, bilgarri jasangarrien sorta daukagu.
Axola zaiguna zaintzen dugu Correosen, eta horregatik sortu dugu gure Línea Bosques, ingurumena errespetatzen duten materialekin egindako bilgarri jasangarrien sorta.
Gainera, WWF Españarekin eta Plantemos para el Planeta-Ardilla Connecting Life elkartearekin lankidetzan aritzen gara basoberritze-proiektuetan, eta 3 zentimo ematen dizkiegu produktu horietako edozein erosten denean.
Gure helburua da pertsonak erosketa-portaera jasangarriagoen inguruan kontzientziatzea, produktu ekologikoagoen alde apustu egin dezaten. Horregatik idatzi dugu argi eta garbi gure bilgarri bakoitzean, jakin dezazun zein garrantzitsua den zure harri-koskorra ekartzea.
Línea Bosques-ek zure bidalketa guztietara egokitutako formatu-aukera zabala eskaintzen dizularik, hori gure Online dendaren bidez edo gure edozein bulegotan eskuratu ahal izango duzu:
Gutun-azal barrubigunak paperezkoak dira eta barrualdean burbuilazko sendogarria dute:
Gutun-azal erdi-zurrunak, paperezkoak, kartoizko alde batekin, tolestu edo zimurtu ezin diren bidalketentzat:
Kaxak, kartoizkoak, muntatzeko errazak eta erresistentzia handiko ixteko itsasgarria dutenak:
Kaxa bereziak: