Orain, Citypaq-ekin askoz gehiago egin dezakezu. Ez itxaron gure bulegoetako salmahaietan itzulketak egiteko. Gure leihatila adimendunetan zure bidalketak itzuli ahal izango dituzu oso erraz, azkar eta arin.
Citypaq-ekin oso erraz egiten dira itzulketak. Bi modutan egin ditzakezu:
Ez ahaztu! Zure itzulketaren etiketa ezin baduzu inprimatu, Correosen egingo dugu zuretzat. Eman zaizun leihatilan zure paketea utzi besterik ez duzu egin behar, eta guk inprimatu eta itsatsiko dugu itzulketa-etiketa. Erraza, ezta?
Eta hori bakarrik ez, Citypaq-ekin paketeria nazionaleko edozein bidalketa utz dezakezu. Bidalketa-kode bat baino ez duzu behar, eta hautatu egokien zaizun Citypaq leihatila.
Deskargatu Correosen aplikazio berria eta gozatu esperientzia hobetuaz. Kudeatu zure bidalketak gure aplikazioaren bidez, modu azkar, sinple eta intuitiboan.