Dirua kontuan sartzea

Bidali dirua seguru eta berme guztiekin estatuko eta SEPA eremuko edozein kontura.

Honen truke:

4,90 €

Joan zaitez Correosen 2.388 bulegoetako batera sartu nahi duzun zenbatekoa eskudirutan duzula.
Eman diruaren hartzailearen izena, abizenak eta kontu-zenbakia (IBAN). Frogagiri bat emango zaizu eragiketaren egiaztagiri gisa.
3. Gehienez 3 egun balioduneko epean  jasoko du hartzaileak dirua bere banku-kontuan

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Eskudirua kontuan sartzeko gure zerbitzuarekin ordainketak egin eta beste pertsona, enpresa edo erakunderi dirua bidaltzeko aukera izango duzu, SEPA eremuko edozein banku-kontutara seguru eta Correosek eskaintzen dituen berme guztiekin.

Horretarako, nahikoa izango da zenbatekoa ekartzea eta hartzailearen datuak ematea (izena, abizenak eta IBAN), eta 3 egun balioduneko epean dirua eskuragarri izango du bere kontuan.

Zure beharretara egokitzen gara, eta prozesu osoan kontrolik eta konfidentzialtasunik handiena bermatzen dizugu.

Bidalketaren xehetasunak

Bezeroaren ordainketa-modalitatea:

  • Eskudirutan.

Hartzaileari ordaintzeko modua:

  • Kontu-korrontea.

EPEA

  • 3 egun baliodun.

Sartutako zenbatekoa

  • Gehienekoa: 2.499,99 €.
  • Gutxienekoa: 0,01 €.

Mugak:

  • Igorritako gutxieneko kantitatea: 0,01 €

Erabilerak

  • CorreosPay-ri atxikirik ez dauden eta banku-transferentzia bidezko ordainketa onartzen duten Administrazioetan tasak ordaintzea.
  • Online erosketak ordaintzea, ordaintzeko moduetako bat kontuan dirua sartzea denean.
  • • Kontuan ordaintzeko aukera ematen duten Hezkuntza-erakundeetan matrikulak edo hileroko ordainagiriak ordaintzea.
  • Oporretako higiezin edo apartamentuen alokairua.
  • Ziurtagiriak, lizentziak edo antzeko eskaerak ordaintzea, zeinetan ordainketa kontu batean sartu behar baita.
  • Hornitzaileei ordaintzea, ordainketa eskudirutan egin nahi duten bezeroen kasuan. 
  • Onuradunentzako laguntzak eskaintzen dituzten estamentuei egindako dohaintzak kontuan dirua sartuta.
  • IMSERSO barruko elkarteei egindako ordainketak, hirugarren adineko pertsonen bidaietarako.

Prezioa

4,90€-ko prezio bakarra , kontuan sartu beharreko zenbatekoa edozein dela ere.