Western Union

Bidali dirua minutu gutxitan 200 herrialde baino gehiagotara.

Zerbitzu gehigarriak

10 hitzeko mezua

Eskatu SMS mezu bat helarazteko bidalketa egiterakoan, 10 hitzekoa gehienez ere.

Iritsi izanaren jakinarazpena

Jakinarazten dizugu zure bidalketa gorabeherarik gabe iritsi dela helmugara. 

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Western Union zerbitzuari esker, leihatilan dirua onartu eta minutu gutxiren buruan egongo da eskuragarri, eta hura ordaintzeko 90 egunez mantenduko da sisteman gutxi gorabehera. Denbora horren ondoren, dirua jaso ez bada, berreskuratu ahal izango da, baldin eta bidaltzaileak eskatzen badu eragiketaren frogagiriarekin eta baliozko dokumentazioarekin batera.

Transferentzia bakoitzeko gehieneko zenbatekoa, bai bidalketagatik, bai ordainketagatik, 3.000 €-koa da pertsona eta egun bakoitzeko.

Correosen dirua bidaltzeko beste modu bat dugu:

Direct to Bank: dirua zuzenean transferitu ahal izango duzu mundu osoko 53 herrialdetako banku-kontu batera.

  • Onuradunak ez du bidalketa jasotzera joan behar.
  • Dirua 24 ordu barru sartuko da kontura, eta batzuetan minutu batzuk baino ez dira behar izango.

Bermeak eta entrega-epeak

Correosek eskaintzen dituen berme guztiekin.

Entregatzeko epea:

Gehienez ere 15 minutuan, onartu ondoren, bidali duzun dirua jaso ahal izango du hartzaileak, dirua trukatzen duzun herrialdeekiko ordu-diferentzia kontuan hartuta. Dirua trukatzen den herrialdeekiko ordu-diferentziaren menpe egongo da ordutegia.

Prezioa

Kontsultatu zure tarifa hemen edo Correosen bulegoetan.