Correosek erraz jartzen dizu atzerrira bidaiatzen duzunean: trukatu zure dirua behar duzun dibisarekin eta jaso 4 egun baino gutxiagoan etxetik mugitu gabe!
Global Exchangerekin batera, Correosek modu eroso eta erraza jartzen dizu eskura zure diruaren dibisak egun gutxiren buruan eta segurtasun osoz trukatzeko.
Behar duzun monetara egin ahalko duzu dibisa-trukea, erabilgarri dauden 70 baino aukera gehiagoren artetik hautatuta.
Eta zure dirua jasotzeko ez duzu etxetik mugitu beharrik izango: Geu arduratuko gara zeure etxera eramateaz! Hala ere, eta nahiago baduzu, gure edozein bulegotan jaso ahalko duzu.
Gogoratu! Ez dago zerbitzua eskatzeko gutxieneko kopururik, baina eskaera bakoitzeko, gehienez, 5.900 € eska daitezke hiruhileko natural bakoitzean pertsonako.
Zerbitzu hori, une honetan, bizilekua Penintsulan edo Balearretan duen Correoseko edozein bezerorentzat dago erabilgarri. Ezin dugu eskaini Kanarietan, Ceutan eta Melillan, oraingoz.
Ikus itzazu zerbitzu honen bitartez eskatu ahalko dituzun dibisak:
AED (AE Dirhama), ARS (Peso Argentinarra),AUD (Dolar Australiarra), BGN (Lev Bulgariarra), BOB (Bolivianoa), BRL (Erreal Brasildarra), CAD (Dolar Kanadarra),CHF (Franko Suitzarra), CLP (Peso Txiletarra), CNY (Yuan Txinatarra), COP (Peso Kolonbiarra), CRC (Colon Costarricarra), CVE (Ezkutu Caboverdetarra), CZK (Koroa Txekiarra), DKK (Koroa Danimarkarra), DOP (Peso Dominikarra), EGP (Libera Egiptoarra), GBP (Libera Esterlina), GMD (Dalasi Gambiarra), GTQ (Ketzal Guatemalarra), HKD (Dolar Hongkongdarra), HRK (Kuna Kroaziarra), HUF (Ketzal Guatemalarra), IDR (Errupia Indonesiarra), ILS (Shekel Israeldarra), INR (Errupia Indiarra), ISK (Koroa Islandiarra), JMD (Dolar Jamaikarra), JOD (Dinar Jordaniarra), JPY (Yen Japoniarra), KES (Txelin Kenyarra), KHR (Riel Kanbodiarra), KRW (Won Hegokorearra), KWD (Dinar Kuwaitarra), LKR (Errupia Srilankarra), MAD (Dirham Marokoarra), MUR (Errupia Mauriziarra), MVR (Errupia Maldivarra), MXN (Peso Mexikarra), MYR (Ringgit Malaysiarra), NGN (Naira Nigeriarra), NIO (Cordoba Nikaraguarra), NIP (Libera Irlandarra), NOK (Koroa Norvegiarra), NZD (Dolar Zeelandaberritarra), OMR (Rial Omandarra), PEN (Sol Berri Peruatarra), PHP (Peso Filipinarra), PKR (Errupia Pakistandarra), PLN ( Zloty Poloniarra), PYG (Guarani Paraguaitarra), QAR (Riyal Qatartarra), RON (Leu Moldaviarra), RON (Dinar Serbiarra), RUB (Errublo Errusiarra), SAR (Riyal Saudiarabiarra), SCP (Libera Eskoziarra), SEK (Koroa Suediarra), SGD (Dolar Singapurtarra), THB (Baht Thailandiarra), TND (Dinar Tunisiarra), TRY (Lira Turkiarra), TTD (Trinidad eta Tobagoko Dolarra), TWD (Dolar Taiwandarra), TZA (Txelin Tanzaniarra), UAH (Hryvnia Ukrainarra), USD (Dolar Estatubatuarra), UYU (Peso Uruguaitarra), VND (Dong Vietnamdarra), XAF (CFA AC Frankoa), XOF (CFA AO Frankoa), ZAR (Rand Hegoafrikarra).
Gogoan izan dibisa kopurua aldatu egin daitekela merkatuaren eskaintza eta eskaeraren arabera.
Dibisa trukatzeko zerbitzua erabili behar duzun bakoitzean indarrean duzun zure nortasun-agiria (NANa edo AIZ) aurkeztu behar duzu, kapitalak zuriketzeko buruzko araudia betez.
Horrez gain, zure NANa edo AIZ beharko dugu. Izan ere, gure banatzaileek zure nortasuna egiaztatu beharko dute eskaera entregatzeko unean.
Era horretan, zure dibisa-trukeak seguruak izango dira beti!
Zure dibisa-trukeak erosoak eta azkarrak izatea nahi dugu! Horregatik, zure eskaera 2 eta 4 lanegunen artean jaso ahalko duzu, ordainketa egiten duzunetik.
Epe horiek berdinak izango dira entregak etxean edo Correoseko bulegoetan egiten badira.
Etxean entregatzea aukeratzen baduzu, gure mezulariak bi entrega-saiakera egingo dituzte.
Eta ez kezkatu! Zure entrega ezin baugu, azkenean, zeure etxean egin, mezu bat bidaliko dizugu hori jasotzera joan ahalko zaren Correoseko bulegoa adieraziz.
Baina, izan gogoan! Dibisa-trukea egin izan duenari bakarrik entregatu ahalko diogu, kapital zuritzeari buruzko araudia betez, entregaren segurtasuna bermatze aldera.