ConnectedLife Pets

Eskuratu QR kodea duen plaka, maskotak galduz gero berehala identifikatzeko. Animaliaren datuak, hala nola kartilla edo pasaportea, digitalizatuta edukitzeko aukera emango dizu.

Prezioa

17,95 euro

EROSI
ConnectedLife Pets Prezioa 17,95 euro EROSI

Balio erantsiak

Abandonurik ez

Produktu honen erabilera hedatuz gero, babesleek animalia abandonatzearen aurkako borroka murriztu ahalko dute.

Larrialdiak

Zure maskotak bizia salba diezazuke, QR kodea eskaneatzean larrialdietako langileek zure datuak erraz atzituko baitituzte.

Komunitatea

ConnectedLife Pets-en 250.000 pertsona baino gehiago gara gure maskotak gure artean babesten ditugunak. 
Zatoz hurbilen duzun bulegora eta eskatu plaka
Eskaneatu QR kodea, plakan aurkituko duzu
Sartu PIN kodea, erosketa-tiketan dago
Sartu zure datuak eta zure maskotarenak.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

ConnectedLife-n gureez arduratzen gara. Horregatik, QR kodea duen plaka bat merkaturatu dugu, zure lagun onena galduz gero aurkitzen lagunduko dizuna. Eskaneatu eta berehala zure maskota non dagoen jakin ahal izango duzu, eta aurkitu duen pertsona erraz jarri ahal izango da zurekin harremanetan. Zure familia beti identifikatuta eta babestuta egongo da!

Gure identifikazio-plakek Europako estandarrak jarraitzen dituzte, eta animalien zaleek ez ezik, babesleek, albaitariek eta larrialdi-zerbitzuek ere gomendatzen dituzte. 

Jakin beharko zenuke

Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoek tresna hori gomendatzen dute; izan ere, profil digital bat zure kontuarekin lotzean, larrialdietako langileek zure informazio eta datu medikoak ezagutu ahal izango dituzte. 

ConnectedLife Pets ehunka albaitarik gomendatzen dute, hala nola MSD Animal Health.

100 babesle baino gehiago ari dira ConnectedLife-rekin lankidetzan.

Prezioak

17,95 euro

Etorri gure bulegoetara eta lortu zure plaka. 

Ohiko galderak

Zer da ConnectedLife?

Sozietatea 2016an Espainian sortu zuten teknologia-arloko kudeaketako, administrazioko eta aholkularitzako adituek. Larrialdi-zerbitzuekin eta estatuko segurtasun-kidegoekin lankidetzan urteak eman ondoren, ConnectedLife-k larrialdietarako pentsatutako zerbitzua garatu du, eta horien artean dago ConnectedLife Pets. 

Zertan datza zerbitzu hori?

Correosek eta ConnectedLife-k eskaintzen dute zerbitzu hori, zure maskotak galdu eta berehala babesteko eta identifikatzeko, eta animaliaren datu guztiak eskuratzeko aukera ere ematen dute, hala nola kartilla eta pasaportea, QR kodea eskaneatuta. 

Zer prezio du?

Zerbitzuak 17,95 euro balio du urtean, eta edozein unetan ezezta daiteke. 

Nola aktibatzen da zerbitzua?

Plaka online edo gure bulegoetan erosi ondoren, eskaneatu QR kodea, sartu erosketa-tiketan agertzen den PIN zenbakia eta zure datuak bete besterik ez duzu egin beharko. Oso erraza da!

Kontu bakarra eta horri lotutako zenbait plaka izan ditzaket?

Bai! Gainera, animaliak eta haien datuak erraz kudea ditzakezu aplikaziotik.

Zer beste zerbitzu sartzen dira nire eskaeran?

Life mascotas aplikazioan, produktua aktibatzea eta maskotak kudeatzea ahalbideratzen duten hainbat zerbitzu aurkituko dituzu. Gainera, aldian-aldian eguneratuko dira, kudeaketa hobea ahalbidetzeko eta erabiltzaileen beharretara egokitzeko. 

Eroslea ez den beste pertsona batek aktiba dezake zerbitzua?

Bai. Erosketa-tiketan agertzen den sei digituko pin kodea eduki besterik ez duzu egin behar.

Zerbitzua itzul daiteke?

Erosten duzunetik 15 egun izango dituzu, baldin eta plakaren gutun-azala manipulatuta ez badago.