Ibilgailu baten salmentaren jakinarazpena

Zure automobilaren salerosketa-izapideak arazo bat ez izatea, hori da Correosen helburua. Jakinarazi zure ibilgailuaren salmenta modurik errazenean.

13,59€-tik aurrera

INFORMAZIO GEHIAGO
Ibilgailu baten salmentaren jakinarazpena 13,59€-tik aurrera INFORMAZIO GEHIAGO
Zoaz Correosen bulegora. Gogoan izan ezin duzula izapide hori egin gure sukurtsal guztietan. Aldez aurretik egiaztatu zure probintziako Correosen zein bulegok ematen duen zerbitzu hori, eta joan bertara beharrezko dokumentazioarekin. 
Jaso izapidearen eskaera zure helbide elektronikoan edo paperean.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Oraindik ez duzu argi zertarako balio duen ibilgailuen salmentaren jakinarazpenak? Legezko izapide horren bidez, ibilgailu baten salerosketa egiten den bakoitzean saltzaileak Trafiko-administrazioari jakinarazten dio haren titulartasun-aldaketa.

Gogoratu zerbitzu hau lehen aipatu ditugun bulegoetan bakarrik dagoela erabilgarri!

Ez ahaztu IAO! Salmenta Jakinarazpena eskatu ahal izateko, jatorrizko Identifikazio Agiri Ofiziala (IAO) aurkeztu behar duzu. 

 

Bulegoak: Oso garrantzitsua! Zerbitzu hau ez dugu gure sukurtsal guztietan eskaintzen. 

Hauek dira zure ibilgailuaren salmenta-jakinarazpena eskatzeko bulegoak:

  • Madrileko 29. sukurtsala. Helbidea: Calle de Arturo Soria, 189. 28043 Madril.
  • Bartzelonako 22. sukurtsala. Helbidea: Avenida Mistral 44, 08015, Bartzelona.
  • Correosen Murtziako bulego nagusia. Helbidea: Plaza Circular 8, Murtzia.
  • Correosen Logroñoko bulego nagusia. Helbidea: Calle Once de junio 1, 26001, Logroño.

 

Kasu hauetan, Correosetik ezin izango dugu izapide hori egin eta dagokizun Trafikoko Probintzia Burutzara jo beharko duzu:

  • Ibilgailuaren zerbitzu-aldaketa.
  • Ibilgailuak rentingabadu.
  • Titulartasun-aldaketak ondorengotza edo dohaintzengatik.
  • Esleipen judiziala edo enkantea.
  • Salerosketa ibilgailuaren jabetzan.
  • Titularkideak egotea, ibilgailuaren saltzailearen kasuan.
  • Ibilgailua Ceutan, Melillan eta Kanarietan Penintsulara eta Balearretara eskualdatzea, eta alderantziz.
  • Ibilgailuari buruzko ohartarazpenik badago, eta horrek transmisioa galarazten badu DGTrekin kontsulta egitean.
 
Jakin behar duzuna:
 
  • Zirkulazio-baimena beharrezkoa da, eta hori ezean galdu izanaren erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu ahal izango da; agiri hori ez zaio erosleari emango, saltzaileak bere izenean zaindu behar du.
  • Aurkeztu indarrean dauden dokumentuak! Iraungitako dokumentuek ez dute eskabidea egiteko balio. Haien fotokopiak aurkeztuz gero, gogoratu erakunde publiko eskudun batek konpultsatu behar izan dituela.
  • Izapidetu ondoren ezin izango duzu eskaera baliogabetu.
  • Saltzailearen IAOrekin lotuta egon behar da matrikula.
  • Behar duzun guztietan, trafiko-administrazioari ohartarazpenak kontsultatzeko aukera izango duzu.

Dokumentazioa

Ibilgailuaren titularrak eskatzen badu eta pertsona fisikoa bada:

1.       Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.

2.       Eskualdaketaren egiaztagiria (salerosketa-kontratua).

3.       Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria:

  • NANa.
  • Espainiako gidabaimena.
  • Egoitza-txartela.
  • Pasaportea + atzerritarren identifikazio-zenbakia.

4.       Eroslearen IAOren fotokopia.

 

Eskatzailea ibilgailuaren titularra ez bada, ibilgailuaren titularrak baimendutako pertsona bat baizik:

  1.  Saltzaileak sinatutako baimena, ibilgailuaren salmentaren jakinarazpena bere izenean izapidetzeko. Baimen horretan adierazi behar da izapidea erabat doakoa dela saltzailearentzat, hau da, adierazi behar da saltzailearentzat kudeaketa doakoa dela.
  2. Nortasuna egiaztatzea, titularraren dokumentazio bera aurkeztuz.

Tramitazioa

Dokumentazio guztia eman diguzunean, dagokion eskaera-inprimakia emango dizugu, posta elektronikoz edo paperean. Zuk aukeratu nola jaso nahi duzun!

Gainera, behin-behineko zirkulazio-baimena luzatuko diogu ibilgailuaren erosleari, 30 egunekoa. Agiri horren bidez, ibilgailuaren titular berriak zirkulatu ahalko du zirkulazio baimen berria iritsi arte.  

Prezioak

Zerbitzuaren prezioa 13,59€ da (BEZa barne): 8,59€ DGTk zerbitzuari ezartzen dion tasari dagozkio eta 5,00€ Correosen kudeaketa-gastuei.