Zirkulazio-baimenaren kopia

Eskatu zirkulazio-baimenaren kopia modurik bizkor eta errazenean.

Hemendik

29,90 €

Zatoz Correosen edozein bulegotara eta eskatu zirkulazio-baimenaren kopia.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa zure eskaera DGTen izapidetzeko.
Adierazi zein helbidetara bidali behar dizun DGTk zirkulazio-baimenaren kopia posta ziurtatu bidez. 
Jaso behin-behineko zirkulazio-baimena, gure bulegoan eskabidea egiteko unean edo posta elektronikoz inprimatuta ematen dizuguna.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Zerbitzu honen bidez, Correosen aukera eskaintzen dizugu zirkulazio-baimenaren kopia eskatzeko DGTri, galtzen, apurtzen edo lapurtzen badizute.

Gogoan izan soilik gure bulegoen bidez eska dezakezula, eta adierazten dizugun kasuetan baino ez. Beste arrazoi batengatik kopia bat lortzeko, hala nola datuak, helbidea edo zerbitzu mota aldatzeagatik edo ibilgailuak izandako aldaketengatik, probintziako trafiko-burutzara jo beharko duzu.

Oso garrantzitsua da eskatzen duzun unean ibilgailuaren titularraren jatorrizko Identifikazio-agiri Ofiziala (IAO) aurkeztea.

IAOa da zure nortasuna egiaztatzen duen agiri ofiziala, eta, aurkezteko, zenbait dokumentu ekarri behar dizkiguzu:

  • NANa edo pasaportea
  • Espainiako gidabaimena
  • Erkidegokoak ez diren atzerritarren kasuan, bizileku-baimena
  • Bizileku-baimena edo norberaren herrialdeko pasaporte edo agiria, atzerritarren erregistro zentraleko erregistro-ziurtagiria, erkidegokoak diren atzerritarren kasuan.

Ibilgailuaren titularrak eskatzen badu eta pertsona fisikoa bada:

  • IAO

Ibilgailuaren titularra pertsona juridiko bat bada eta enpresako ordezkari edo baimendutako norbaitek eskatzen badu:

  • Identifikazio fiskaleko txartela.
  •  Ordezkari edo baimenduaren IAO.

Ibilgailuaren titularra pertsona fisiko bat bada eta hark baimendutako norbaitek eskatzen badu:

  • Ibilgailuaren titularraren IAO.
  • Baimenduaren IAO.

Behin beharrezko dokumentazioa jasota, eskaera egingo dugu eta DGTk posta ziurtatu bidez bidaliko dizu zirkulazio-baimenaren kopia, adierazten diguzun helbidera.

Gainera, Correoseko bulegoan behin-behineko baimen bat emango dizugu, 15 egun naturaleko baliozkotasunarekin.

Prezioak

Zerbitzuaren prezioa 29,90 € da (BEZa barne): 20,40 € DGTk zerbitzuari ezartzen dion tasari dagozkio eta 9,50 € Correosen kudeaketa-gastuei.