Jaso

Kudeatu zure bidalketaren entrega. Kontsultatu egoera eta egon une guztian non denaren jakinaren gainean.

Jarraitu zure bidalketa

BEZa Merkataritza Elektronikoan uztailaren 1etik aurrera

Kontuz! Uztailaren 1etik aurrera, Europako araudi berri bat jarriko da indarrean, zure online erosketei eragingo diena. Jakin nahi duzu zertan datzan? Jarraitu irakurtzen!
JARRAITU IRAKURTZEN

Aldatu zure entrega

Pakete baten zain bazaude eta adierazitako helbidean ez bazara egongo, orain zure bidalketaren entrega kudea dezakezu. Ezagutu Correos Modify-rekin zure eskura jartzen ditugun aukera guztiak.
ALDATU ZURE BIDALKETA

Ematen dizugun zerbitzua

Kudeatu entregaren gorabeherak

Bezeroarentzako arreta zerbitzuarekin harremanetan jarri behar duzu? Zure bidalketan izandako gorabeherak konpontzen lagunduko dizugu.
INFORMAZIO GEHIAGO

Aduana-izapideak

Nazioarteko edo herrialde berezi bateko bidalketa baten zain bazaude, gogoan izan edozein salgaik, Internet bidez erositakoak barne, murrizketak izan ditzaketela eta agian Correos-ek muga-zergak edo kudeaketagatiko zergak ordaindu beharko dituela, bidalketaren edukiaren, balioaren eta aduanak ezartzen dituen bestelako irizpideen arabera.
INFORMAZIO GEHIAGO

Ezagutu zure bidalketaren estaldurak eta bermeak

Zerbait gertatu da zure bidalketarekin? Kontsultatu zure lasaitasunerako estaldurak eta bermeak.
INFORMAZIO GEHIAGO

Planifikatu zure bidalketen jasotzea

Zure gutunak eta paketeak ohiko bizilekutik beste helbide batera bidal ditzakezu.

Oporretako postontzia

Oporretako postontzia

Gozatu oporrez eta ahaztu bidalketez, Correosen etxean bezala egongo dira.

NAHI DUT INFORMAZIO GEHIAGO

Reenvío postal (Posta berriz bidaltzea)

Reenvío postal (Posta berriz bidaltzea)

Aldatu etxez bidalketarik galdu gabe.

KONTRATATU INFORMAZIO GEHIAGO

Apartado postal

Apartado postal

Posta-bidalketak helbiderik izan gabe jasotzeko

INFORMAZIO GEHIAGO

Ezagutu gure entrega-guneak

Citypaq

Citypaq da Correosen soluzio azkar eta sinplea paketeak gure armairu adimendunen bidez jaso, bidali edo itzultzeko. Zure etxe edo lanetik gertu aurki ditzakezu, baita jende asko ibili ohi den lekuetan ere, hala nola supermerkatuetan, gasolindegietan edo merkataritza-guneetan. Zure online erosketak nahi duzun lekuan eta unean.

INFORMAZIO GEHIAGO

Correos-en bulegoak

Aurkitu bilatzen ari zaren bulegoa, ziur badela bat zugandik gertu. Eta kontsultatu bila zabiltzan helbideak, telefonoak eta ordutegiak. Guk beti zugan pentsatzen dugu.

INFORMAZIO GEHIAGO

Jaso laginak zure postontzian Correos Sampling zerbitzuarekin

Marka garrantzitsuen lagin pertsonalizatuak bidaltzen dizkizugu doan, zure lehentasunen arabera eta etxetik mugitu gabe. Oraindik ez duzu izena eman?
JASO ORAIN

Ohiko galderak

Zer da iriste-jakinarazpena?

Iriste-jakinarazpena bidalketa baten hartzaileari zuzendutako informazio-dokumentu bat da. Entregatzeko unean hartzailea ez badago etxean, postariak postontzian utziko du.

Jakinarazpenaren aurreko aldean, “Bidalketaren datuak” atalean, adierazita daude bidalketaren zenbakia, jatorria, igorlea eta entrega-saiakera egin den data. Bidalketa erabilgarri egongo da bulegoan hurrengo egun baliodunetik aurrera.

“Bidalketaren egoera” atalean agertzen da bidalketa berriro egingo den edo Correos-eko bulego batean jaso behar den.

“Modalitatea” atalean adierazten da jaso duzun bidalketa mota: arrunta, premiazkoa, diru-itzulketarekin, etab.

Bidalketa bulegoan egongo den denbora ere zehazten da, eta denbora hori “Produktua” motaren araberakoa (gutuna, Paquete azul, telegrama…) izango da. Epe hori igarotakoan, bidalketa jatorrira itzuliko da.

Bestalde, jakinarazpenaren atzealdean, “Bulegoa” atalean, adierazi egiten dira bidalketa jaso beharko den sukurtsalaren datuak: helbidea, ordutegia eta telefonoa.

“Bulegoan jasotzeko betekizunak” atalean agertzen dira bete beharrekoak pertsona bati bidalketa jasotzeko baimena emateko, zuk zeuk jaso ezin baduzu. Jakinarazpenaz gain, baimenduak bere NANa eta zurearen fotokopia bat aurkeztu behar ditu. Baimen horrek entrega modalitate guztietarako balio du, hartzaileari berariaz entregatzekoa denerako izan ezik.

Zergatik jaso dut iriste-jakinarazpen bat SMS bidez?

SMS edo mezu elektroniko honek ohiko iriste-jakinarazpena ordezten du. Correos-ek bidalketa zure etxean entregatzen saiatu dela adierazten du, eta ezin izan duela.

Bigarren SMS bat jaso arte itxaron beharko duzu; hor zehaztuko zaizkizu eta Correos-eko bulego batean jasotzeko datuak. Gogoan izan bidalketa ez dela egongo prest bulegoan mezua jasotzen duzun hurrengo egunera arte.

Nahikoa da zure NANa eskueran izanda adierazitako Correos-eko bulegora joatearekin, eta bidalketa emango dizugu. Zuk ezin baduzu jaso, baimen bat bete behar duzu, zure izenean nork jasotzea nahi duzun adieraziz. Baimena ematen diozun pertsonak NANa eraman beharko du, zure agiriaren fotokopia batekin batera.

Zuk zeuk sor dezakezu baimena edo eskura jartzen dizugun eredu hau bete.

BAIMENA

Zergatik jaso dut etxean entregatu izanaren SMS bat?

Bidalketa Correos-era iritsi dela esan nahi du, eta zure etxean 24-72 ordu barru entregatuko dela, produktuaren epeen arabera.

Ezin bada entrega egin, eta bidalketak bi saiakera barne hartzen baditu, beste SMS bat jasoko duzu bigarren saiakeraren berri izateko, hurrengo 24 orduetan.

Azkenean etxean ezin izan bada entregatu, SMS bat jasoko duzu zure bidalketa dagoen Correos-eko bulegoaren datuekin, bertan jasotzeko. Gogoan izan 15 egun izango dituzula, eta erabilgarri egongo dela SMSa jasotzen duzun hurrengo egunetik aurrera.

Nahikoa da zure NANa eskueran izanda adierazitako Correos-eko bulegora joatearekin, eta bidalketa emango dizugu. Zuk ezin baduzu jaso, baimen bat bete behar duzu, zure izenean nork jasotzea nahi duzun adieraziz. Baimena ematen diozun pertsonak NANa eraman beharko du, zure agiriaren fotokopia batekin batera.

Zuk zeuk sor dezakezu baimena edo eskura jartzen dizugun eredu hau bete.

BAIMENA

Zergatik jaso dut bulegoan entregatu izanaren SMS bat?

Bidalketa Correos-era iritsi dela esan nahi du, eta hautatutako bulegoan 24-48 ordu barru entregatuko dela, produktuaren epeen arabera.

Bidalketa Correos-eko bulegora iristean, bigarren SMS bat jasoko duzu gure bilatzailerako esteka batekin, ordutegia eta kokapena kontsultatzeko.

Zure bidalketa ezin izan baduzu jaso, gogorarazteko mezu bat bidaliko dizugu 10 eta 5 eguneko epea duzunean, jasotzeko behar dituzun datu guztiekin.

Nahikoa da zure NANa eskueran izanda adierazitako Correos-eko bulegora joatearekin, eta bidalketa emango dizugu. Zuk ezin baduzu jaso, baimen bat bete behar duzu, zure izenean nork jasotzea nahi duzun adieraziz. Baimena ematen diozun pertsonak NANa eraman beharko du, zure agiriaren fotokopia batekin batera.

Zuk zeuk sor dezakezu baimena edo eskura jartzen dizugun eredu hau bete.

BAIMENA