Jaso bidalketak arazorik gabe.
Espainiara inportatzen den bidalketa orok inportazioko aduana-izapideak bete behar ditu, jatorria, edukiaren balioa edo izaera, edo hartzailearen edo bidaltzailearen izaera edozein dela ere.
Espero duzun bidalketa Penintsulan edo Balear Uharteetan bada eta Kanariar Uharteetatik, Ceutatik eta Melillatik edo Europar Batasunekoa ez den herrialde batetik badator, hainbat modutan izapidetu ahal izango da:
Balio gutxiko bidalketetarako Aitorpen Sinplifikatua (Balio Txikia/H7), baldin eta hurrengo baldintzak betetzen badira: :
Hartzailea arduratuko da saltoki elektronikoan BEZa ordaintzeaz (betiere, jatorriko posta-operadorearen bidez ez denean telematikoki jakinarazi bidalketa IOSS araupean dagoela), Correos-en tarifaz gain.
Zenbateko horiek www.adtpostales.com webgunearen edo Correos-en App-aren bidez (bidalketa entregatu aurretik) edo esku-dirutan (bidalketa entregatzean) ordaindu ahalko ditu hartzaileak.
Inportazioa Prozedura Arruntaren bidez (DUA Arrunta). Inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:
Aduana-izapideengatik Correos-i ordaindu beharreko tarifez gain, hartzaileak hurrengo zerga hauek ere ordaindu beharko ditu, hala dagokionean:
Zenbateko horien ordainketa bidalketa entregatu aurretik egingo da, eta hartzaileak ordainduko du www.correosaduanas.es webgunearen bidez edo banku-transferentziaz.