Prozedura arruntaren bidez izapidetuko da 150 €-tik gorako balioa duen edo kopuru horretatik beherako balioa duen edozein bidalketaren inportazioa, betiere zerga bereziei (alkohola edo tabakoa) edo segurtasuneko mugako kontrolei (osasuna edo farmazia) lotuta badago, bai eta 22 €-tik gorako balioa duten eta inportatzailea edo hartzailea enpresa bat den bidalketen inportazioak ere.
Kasu horietan, bidalketa egiteko, muga-zerga, dagokion BEZa eta behar diren zerga bereziak ordaindu beharko dira.
Aduana-izapideak egiteko posta-zerbitzuak kontratatzen badituzu, dagokion tarifa ordaindu beharko duzu DUA arrunta izapidetzeagatik, zaintzeagatik eta aduanara bidalketa aurkezteagatik, eta, horretaz gainera, ordaintzekoa izango da aduanak hala eskatzen duenean egin beharreko mugako segurtasun-izapideei dagokien tarifa ere (osasuna, farmazia edo CITES).
Halere, aurrekontua bidaliko dizugu aldez aurretik, ordaindu beharreko gastu guztiekin.
Correos zure ordezkari izenda dezakezu aduanan, bidalketa igortzeko eta zure etxean eroso jasotzeko, joan-etorririk egin beharrik izan gabe. "Aduanara iritsi izanaren jakinarazpena" izeneko komunikazioa jasoko duzu. Bertan, zure bidalketa aduanara bidaltzeko hiru aukera posibleren berri emango zaizu:
Correosen bidez, dokumentazioa Internet bitartez edo gutun baten bidez aurkeztuta:
Inportazioa kudeatzeko, honako hauek eskaneatu eta igo behar dira webgunera:
Dokumentazioa helbide honetara bidali behar duzu: ADT CORREOS BARAJAS. C/Alfa s/n Centro de Carga Aérea Aeropuerto Barajas (28042, Madrid).
Jaso bezain laster, aurrekontu bat bidaliko dizugu posta elektronikoz, zeina Correoseko kontuan ordaindu beharko baituzu banku-ordainketa bidez, kontzeptuan dokumentuko aurrekontu-zenbakia adierazita.
Gainera, aduanara bidalketa inportatzeko ordaindu beharreko zenbateko guztiak zehazten dira:
Correosen, aurrekontuaren ordainketa behar bezala egin dela egiaztatuko dugu, eta bidalketa aduanara helaraziko dugu.
Azkenik, eman diguzun helbidean entregatuko dizugu, jasotzera joan beharrik izan ez dezazun, eta, egun batzuk geroago, gutun bidez jasoko duzu Correosekin emandako eta kontratatutako zerbitzuei buruzko dokumentazio guztia:
Gogoan izan, noiznahi egin ahal izango duzu zure bidalketaren segimendua, lokalizatzaile honen bidez.
Webgunearen bidez:
Pertsona fisikoa bazara eta sinadura elektronikoa baduzu, formulario baten bidez egin dezakezu inportazioa; Zerga Agentziaren (AEAT) jasotze-agiria baino ez diguzu aurkeztu beharko, aduanak izapide guztiak bete eta zenbatekoak ordaindu ondoren emango dizun webgunearen bidez.
Gainera, entregatzeko unean, kudeaketa- eta manipulazio-gastuak ordaindu beharko dituzu: 5,88 € (BEZa barne).
Beste aduana-agente baten bidez:
AEATren jasotze-giria aurkeztu beharko du webgunearen bidez, eta, horretaz gainera, dokumentuak lagatzeagatik eta bidalketak zaintzeagatik eta tratatzeagatik dagozkion gastuak ordaindu beharko dizkio Correosi.
Aduanak salgaien bidalketak ikuskatu edo atxiki ahal ditu, bai eta beharrezkotzat jotzen dituen kontrolak egin ere, egoki irizten badio.