On line erosten duzunean, honela jaso ditzakezu zure bidalketak:
Citypaq aukera duten dendetan: Citypaq entrega-modalitate gisa zuzenean hautatuz. Modurik errazena da, paketeak jasotzeko aukera hau erregistratu gabe hautatu ahal izango baituzu.
On line , datu horiek berak Hartzaile eta Helbide gisa jarriz, eta beti ere etxez etxeko entrega aukeratuz.
Jarraitu zure erosketak. Behin zure paketea daukagunean, uneoro informatuko zaitugu, eta paketearen jarraipena Correosen webgune eta app-aren bidez egin ahal izango duzu.
Sartu Correosen app-ra: Behin hor, hautatu Bidalketa bat egin. Lehenik eta behin, bidalketaren neurriak eta pisua ezarri behar dituzu. Horrela, bidalketaren tamainarako egokia den tokia esleitu ahal izango dizugu aurrez aukeratutako armairuan. Neurriak behar bezala ezartzeko, ez ahaztu paketea aurrez biltzeaz; laguntzeko, tamaina bakoitzeko erreferentzia-objektuak erakutsiko dizkizugu.
Ondoren, sartu bidaltzailearen datuak eta harremanetarako datuak. Hautatu Citypaq-en utzi eta aurkitu hurbilen duzun Citypaq armairua. Ondoren, sartu hartzailearen datuak eta zure bidalketaren laburpena agertuko da. Hurrengo atalean: Aukeratu entrega-mota bat; Citypaq-en kasuan, Paq duen entrega bakarrik dago erabilgarri.
Azkenik, ordainketa egin, eta 24 orduz aktibo egongo den Citypaq-en kode bat emango dizugu.
Joan Citypaq armairura eta utzi bidalketa. Pasatu mugikorreko kodea armairuaren irakurgailutik edo idatzi ezazu eskuz. Dagokion atea irekiko da paketea bertan utz dezazun. Postariak jasotzen duenean, jakinarazi egingo dizugu.
Gogoan izan hartzailearen helbidea ez dagoela paketean idatzi beharrik, webgunean dagoeneko idatzi baituzu. Postaria arduratuko da behar bezala etiketatzeaz, hori jasotzerakoan. Halaber, oso garrantzitsua da paketea bidaltzeko behar bezala bilduta egotea.
Bidalketak Penintsulako edozein lekutara, Balearretara eta Kanarietara egin ditzakezu (Kanarietako Citypaq armairuak ez dituzte aduanako tratamendu edo zergen-ordainketari lotutako merkantziak dauzkaten bidalketak onartzen). Ceuta eta Melilla kanpoan geratzen dira, aduana-izapideak dauzkatelako.
Eskatu online dendari itzulketa Correos bidez egitea. Erosketa egin zenuen dendak baliozko itzulketa-kode bat emango dizu, baldin eta Correosekin kontratua badu.
Sartu Correos Sección Citypaqy app-ra eta sartu Itzulketak atalean. Egin klik Hasi itzulketa aukeran eta adierazi itzultzeko paketea zer armairutan utzi nahi duzun. Idatzi dendak emandako itzulketa-kodea. Leihatilatik bertatik ere egin dezakezu, bidalketa edo erreferentzia kodea leihatilan bertan sartu ondoren.
Hautatu paketearen tamaina. Horrela, itzulketaren tamainarako egokia den tokia esleitu ahal izango dizugu aurrez aukeratutako armairuan. Neurriak behar bezala ezartzeko, ez ahaztu paketea aurrez biltzeaz; laguntzeko, tamaina bakoitzeko erreferentzia-objektuak erakutsiko dizkizugu.
Nahiago baduzu, Citypaq bidezko itzulketak Citypaq webgunean edo aplikazioan erregistratutako erabiltzaile gisa egin ditzakezu. Gainera, itzulketaren jarraipena egin ahal izango duzu, eta hautatutako hutsunea irekitzeko kodea izan dezakezu.
4.0 bertsioa (2022/12/20)
Baldintza Partikular hauek arautzen dute SOCIEDAD ESTATAL CORREOS Y TELÉGRAFOS, S.A., S.M.E.-ek Citypaq zerbitzua nola eman.
Citypaq zerbitzua hainbat entrega modalitate bidez burutuko da. Entrega-modalitate horiek Citypaq armairu adimendunetan (Citypaq armairuak) entregatzea izan daitezke.
CORREOSek eskumena izango du CITYPAQ ZERBITZUA ERABILTZEKO BALDINTZA PARTIKULAR hauek aldatzeko. Aipatu Baldintza Partikularren indarreko bertsioa une oro Correosen APP-an argitaratuta dagoena izango da. Erabiltzaileak Citypaq zerbitzua erabili ahal izateko, une oro indarrean dauden Baldintza Partikularrak onartu beharko ditu.
1. Citypaq erabiltzeko erregistroa:
Citypaq zerbitzuak ez du eskatzen erabiltzaileak zerbitzuan erregistroa egitea. Hala ere, Correosek bere app-an erregistratzeko aukera ematen du. Citypaq aukeran, bidalketen eta itzulketen egoera kontsultatu ahal izango du, eta leihatilak gogokoenekin lotu ahal izango ditu.
2. Citypaq zerbitzuaren erabilera-baldintzak (CORREOSek soilik burutzen du garraioa).
Epigrafe honetan arautzen dira Citypaq zerbitzuaren erabilera-baldintzak, Correos garraiolari gisa erabiltzen duen merkataritza elektronikoko edozein plataforma erabiliz erabiltzaileak (edo jasotzaileak) kontratatzen duen garraio bidezko bidalketetarako (aurrerantzean, bidalketaren igorlea).
CORREOS-ek ez dio kobratuko inolako zenbatekorik erabiltzaile/jasotzaileari Citypaq zerbitzua erabiltzeagatik.
2.1) Entrega modalitateak:
2.1.1 Citypaq-en DENDA BAZKIDEETAN egindako erosketak.
Citypaq zerbitzuaren kide diren edozein dendatan egindako erosketetarako, erosleak aukera hau hautatuko du online dendaren webgunean eta, Citypaq erabiltzaile-izena eman ondoren, armairu gogokoenak azalduko zaizkio zerrenda batean; bertan, bidalketa zein armairutan jaso nahi duen hautatu ahal izango du.
2.1.2 Sarrera mugatua duten eta Citypaq renting zerbitzuaren pean dauden leihatiletan bakarrik, baldin eta elkarteko kide ez diren saltokietatik bidalketak egiten badira. Erosketen Online Helbidea deritzona erabili beharko dute.
Erabiltzaileak “Online Erosketen Helbidea” delakoa erabili beharko du. Citypaq webgunean edo Citypaq mugikorreko aplikazioan dago adierazita. . Erabiltzaileak produktua bidaltzeko helbidea osa dezan, online denda bakoitzak duen eremuan idatzi beharko da Online Erosketen Helbide hori. Zerbitzu honekin, erabiltzaileak ezingo du aukerako zerbitzu edo aseguru gehigarririk kontratatu.
Denda elkartuetan ez ezik, Citypaq renting zerbitzuarekin, Europar Batasunean dauden denda guztietan ere eros ditzakezu, BEZa ez den erregimen fiskala duten lurraldeetakoak direnean izan ezik.
Salbuespen horien artean daude, halaber, Ceuta, Melilla eta Kanari uharteak, aduanetako izapide-eginbeharrak direla eta.
Elkartuta ez dauden dendetan on line erosteko emango dizugun helbidea da, betiere baimendutako lurraldeetan kokatuta badago eta Citypaq renting zerbitzurako bakarrik erabil badaiteke.
Zerbitzuan erregistratu ondoren, "Gogokoak" atalean, "Online erosketa-helbidea" aukera agertuko da sartuta daukazun armairu bakoitzeko.
Online denden erosketa-prozesuan, erabili helbide hau zure etxekoa balitz bezala, eta jarri emandako datuak.