Citypaq

Itxarotea paketeen gauza da; orain, haiek daude zure zain Citypaq da Correos-en soluzio azkar eta sinplea paketeak gure armairu adimendunen bidez jaso, bidali edo itzultzeko. Zure etxe edo lanetik gertu aurki ditzakezu, baita jende asko ibili ohi den lekuetan ere, hala nola supermerkatuetan, gasolindegietan edo merkataritza-guneetan. Zure online erosketak nahi duzun lekuan eta unean. ERREGISTRATU SARTU
Citypaq ERREGISTRATU
Bidali, jaso eta itzuli paketeak: nahi duzun une eta tokian. Ordutegirik eta arazorik gabe.
Jaso itzazu zeuk ahal duzunean: zure paketeek jasotzera joan zaitezkeen arte itxarongo dizute.
Edozein tokitan: nahiz eta zu bertan ez egon. Kontsultatu paketeen egoera zure Citypaq armairuan.

Correos-eko armairu adimendunak edonon

Badakigu ezin zarela beti egon paketeak entregatzeko unean eta lekuan. Citypaq armairuak hiri osoan zehar daude kokatuta, eta eguneko edozein ordutan daude erabilgarri; horregatik, ez dago horien aurka egin dezakeen eskaerarik.

Online denda ugaritan erabilgarri

Gero eta denda gehiagok eskaintzen dute Citypaq entrega-gune gisa; hori dela eta, herrialdeko edozein tokitan jaso ahal izango dituzu zure eskaerak. Zugandik gertuen dagoen Citypaq armairua hautatu eta paketea jasotzeko prest dagoela jakinarazten dizun oharra itxaron besterik ez duzu.

Bidali, jaso eta itzuli nahi duzunean

Zeure bidalketak edozein Citypaq armairu erabiliz egin ahal izango dituzu erraz eta eroso, etxean itxaron beharrik gabe! Ez dio axola noiz den, beti izango da garaiz.

Zure soluziorik Gogokoena

Online dendak eskaera Citypaq armairuan jasotzeko aukera ez badizu ematen, gehitu Gogoko gisa paketea jaso nahi duzun armairua, hautatu Online Erosketen Helbidea eta idatzi emango dizugun helbidea zure etxearenaren ordez. Guk eramango dugu zure Citypaq armairura.

Aurkitu zure citypaq

Deskargatu orain Citypaq app-a

Leihatilako giltzak bezala, baina digitalak. Jarraitu zure paketearen nondik-norakoa inolako kezkarik gabe; guk esango dizugu noiz dagoen prest jasotzeko.

Nola erabili Citypaq

Erregistratu Citypaq zerbitzuan webgunearen bidez edo deskargatu aplikazioa. 
Lotu leku publiko bateko Citypaq bat maparen bidez, edo gailuaren kodea adieraziz kokapen pribatua bada.
Jaso oharra mugikorrean: SMS edo mezu elektronikoaren bidez paketea eskuragarri eta jasotzeko prest dagoenean.
Jaso paketea hoberen datorkizunean.

Produktuari buruzko informazioa

Nola jaso

Online erostean, eskaerak Citypaq armairuan jasotzeko bi era daude:

  • Citypaq aukera duten dendetan: Citypaq entrega-modalitate gisa zuzenean hautatuz. Modurik errazena da, paketeak jasotzeko aukera hau erregistratu gabe hautatu ahal izango baituzu.
  • Beste online denda batzuetan: Online Erosketen Helbidea erabiliz. Lortzeko, sartu Gogokoenak atalean. Erabili Citypaq hau nire erosketa jasotzeko atalean aurkituko duzu zure gailu guztietan. Modalitate hori erabiltzeko, aurrez webgunean edo aplikazioan erregistratu behar zara eta gogokoen duzun Citypaq bat aukeratu behar duzu.
    IDa erabiltzaileak eta erosketak jaso nahi dituzten gailua identifikatzen dituen 8 karaktereko identifikatzailea da. Hori dela eta, Citypaq bakoitzak Online Erosketen Helbide ezberdin bat dauka lotuta.
    Dendan erosketa-prozesua egiterakoan, erabili Online Erosketen Helbide hau datu horiek Hartzaile eta Helbide gisa adieraziz, eta hautatu beti entrega etxean aukera.

Jarraitu zure erosketak. Behin zure paketea daukagunean, uneoro informatuko zaitugu, eta paketearen jarraipena webgune eta app-aren bidez egin ahal izango duzu, Nire Paq-ak atalaren bitartez.

Jaso zure erosketak. SMS eta mezu elektronikoaren bidez ohar bat bidaliko dizugu irekitzeko kode batekin zure erosketak Citypaq armairura iristen direnean. App-a deskargatuta izanez gero, beste ohar bat jasoko duzu bertan irekitzeko kodearekin.

Nola bidali

Sartu Citypaq aukeran eta ondoren Erabiltzailearen eremua aukeran; behin bertan zaudenean, hautatu Bidali. Hautatu nahiago duzun aukera Zer bidalketa mota egin nahi duzu? Atalean, aukeratu paketea utzi nahi duzun armairua eta idatzi bidalketaren erreferentzia-zenbakia.

Bete zure datuak eta hartzailearenak eta hautatu paketearen tamaina. Horrela, bidalketaren tamainarako egokia den tokia esleitu ahal izango dizugu aurrez aukeratutako armairuan. Neurriak behar bezala ezartzeko, ez ahaztu paketea aurrez biltzeaz; laguntzeko, tamaina bakoitzeko erreferentzia-objektuak erakutsiko dizkizugu.

Ordaindu. Mezu elektroniko bat jasoko duzu paketea uzteko konpartimentua irekitzeko kodearekin. Kode hori aplikazioan ere izango duzu eskuragarri, Nire Paq-ak atalean.

Joan Citypaq armairura eta utzi bidalketa. Pasatu mugikorreko kodea armairuaren irakurgailutik edo idatzi ezazu eskuz. Dagokion atea irekiko da paketea bertan utz dezazun. Postariak jasotzen duenean, jakinarazi egingo dizugu.

Gogoan izan hartzailearen helbidea ez dagoela paketean idatzi beharrik, webgunean dagoeneko idatzi baituzu. Postaria arduratuko da behar bezala etiketatzeaz, hori jasotzerakoan. Halaber, oso garrantzitsua da paketea bidaltzeko behar bezala bilduta egotea.

Bidalketak Penintsulako edozein lekutara, Balearretara eta Kanarietara egin ditzakezu (Kanarietako Citypaq armairuak ez dituzte aduanako tratamendu edo zergen-ordainketari lotutako merkantziak dauzkaten bidalketak onartzen). Ceuta eta Melilla kanpoan geratzen dira, aduana-izapideak dauzkatelako.

Nola itzuli

Eskatu online dendari itzulketa Correos bidez egiteko. Erosketa egin zenuen dendak baliozko itzulketa-kode bat emango dizu, baldin eta Correosekin kontratua badu.

Sartu Citypaq.es helbidean eta, ondoren, Itzulketak atalean. Egin klik hasi itzulketa aukeran eta adierazi itzultzeko paketea zer armairutan utzi nahi duzun. Idatzi dendak emandako itzulketa-kodea.

Hautatu paketearen tamaina. Horrela, itzulketaren tamainarako egokia den tokia esleitu ahal izango dizugu aurrez aukeratutako armairuan. Neurriak behar bezala ezartzeko, ez ahaztu paketea aurrez biltzeaz; laguntzeko, tamaina bakoitzeko erreferentzia-objektuak erakutsiko dizkizugu. Paketea uzteko lekua irekitzeko kodea emango dizugu.

Joan zure Citypaq armairura eta utz ezazu. Idatzi irekitzeko kodea eskuz armairuaren pantailan; esleitutako tokia paketea uzteko irekiko da. Kito! Itzulketa martxan egongo da!

Nahiago baduzu, Citypaq bidezko itzulketak Citypaq webgunean edo aplikazioan erregistratutako erabiltzaile gisa egin ditzakezu. Gainera, itzulketaren jarraipena egin ahal izango duzu, eta hautatutako hutsunea irekitzeko kodea izan dezakezu.

ITZULI PAKETEA

Citypaq zerbitzuaren erabilera-baldintzak

2.0 bertsioa (2019.09.25)

Baldintza Partikular hauek arautzen dute SOCIEDAD ESTATAL CORREOS Y TELÉGRAFOS, S.A., S.M.E.-ek Citypaq zerbitzua nola eman.

Citypaq zerbitzua hainbat entrega modalitate bidez burutuko da. Modalitate hauek daude: batetik, Citypaq armairu adimendunetan egiten den entrega (Citypaq armairuak),  eta bestetik, Citypaq Garajea deritzonetan egiten dena . Azken hau, erabiltzaileak berak izendatuko duen  garaje partikularrean egingo da, eta beharrezkoa izango da entrega-garajean bertan “HOMYHUB Garaje” izeneko armairua aurrez instalatuta izatea (informazio gehiago, esteka honetan: https://homyhub.com/es/.)

CORREOS-ek eskumena izango du CITYPAQ ZERBITZUA ERABILTZEKO BALDINTZA PARTIKULAR hauek aldatzeko. Aipatu Baldintza Partikularren indarreko bertsioa une oro www.citypaq.es webgunean argitaratutako dagoena izango da. Erabiltzaileak Citypaq zerbitzua erabili ahal izateko, une oro indarrean dauden Baldintza Partikularrak onartu beharko ditu.

 

1. Citypaq erabiltzeko erregistroa

Citypaq zerbitzua erabiltzeko, erabiltzailea zerbitzuan erregistratu beharko da behin. Zerbitzura sartzean, erabiltzaileak Citypaq armairuak erabili ahal izango ditu paketeria jaso eta onartzeko gune gisa, eta horretarako, aurrez identifikatu egin beharko da, alta eman zuen unean erabilitako erabiltzaile-izena eta pasahitza emanez.

 

Garajean entregatzeko modalitaterako, Citypaq Garaje zerbitzua erabili beharko da (entrega garaje pribatuetan). Entrega modalitate honetan, erabiltzailea aurrez Citypaq erabiltzaile gisa erregistratu beharko da (www.citypaq.es), eta gero, HOMYHUB armairua garajean behar bezala instalatuta izateko behar diren pauso guztiak gauzatu. Behin HOMYHUB armairua instalatuta, “Entrega Segurua” zerbitzua aktibatu beharko du HOMYHUB mugikorreko aplikazioaren bidez edo www.homyhub.com webgunearen bidez. Bertan, Entrega Segurua gaitu beharko du “Zerbitzua” atalean,  eta adierazi erregistratzerakoan emandako Citypaq erabiltzaile-izena.

 

2. Citypaq zerbitzuaren erabilera-baldintzak (CORREOS-ek soilik burutzen du garraioa)

Epigrafe honetan arautzen dira Citypaq zerbitzuaren erabilera-baldintzak, Correos garraiolari gisa erabiltzen duen merkataritza elektronikoko edozein plataforma erabiliz  erabiltzaileak (edo jasotzaileak) kontratatzen duen garraio bidezko bidalketetarako (aurrerantzean, bidalketaren igorlea).

CORREOS-ek ez dio kobratuko inolako zenbatekorik  erabiltzaile/jasotzaileari Citypaq zerbitzua erabiltzeagatik.

 

2.1) Citypaq bidez bidalketak entregatzeko eskaera egin baino lehen, erabiltzailea www.citypaq.es webgunean erregistratuko da, denda bazkideetan edo bazkide ez direnetan egindako erosketak diren kontuan hartuta:

2.1.1 Citypaq-en DENDA BAZKIDEETAN egindako erosketak

Citypaq zerbitzuaren kide diren edozein dendatan egindako erosketetarako, erosleak aukera hau hautatuko du online dendaren webgunean eta, Citypaq erabiltzaile-izena eman ondoren, armairu gogokoenak azalduko zaizkio zerrenda batean; bertan, bidalketa zein armairutan jaso nahi duen hautatu ahal izango du.

2.1.2 BAZKIDE EZ DIREN DENDETAN egindako erosketak, Online Erosketen Helbidea deritzona erabiliz

Erabiltzaileak “Online Erosketen Helbidea” delakoa erabili beharko du. Citypaq webgunean edo Citypaq mugikorreko aplikazioan dago adierazita. . Erabiltzaileak produktua bidaltzeko helbidea osa dezan, online denda bakoitzak duen eremuan idatzi beharko da Online Erosketen Helbide hori. Zerbitzu honekin, erabiltzaileak ezingo du aukerako zerbitzu edo aseguru gehigarririk kontratatu.

Citypaq armairuen entrega-modalitaterako, CORREOS-ek  erabiltzaileari jakinaraziko dio SMS, posta elektroniko edo honek adierazitako mugikor-zenbakira      “push” jakinarazpen bidez, bidalketa erabiltzaileak hautatuko armairuan entregatu duela, baita Citypaq armairuaren tokia irekitzeko kodea zein den ere. Horrela, bidalketa bertan geratuko da aipatu jakinarazpena jaso eta 5 egun naturalen bitartean. Aipatu epea igarota, erabiltzaileak/jasotzaileak ez badu bidalketa hautatutako armairutik jaso, erabiltzaileak (bidalketaren jasotzaileak) eskuragarri izango du bidalketa erreferentziazko CORREOS-en Bulegoan, hautatutako armairuaren helbidearen arabera. Aipatu bulegoan bidalketa jaso eta 15 egun natural bitartean egongo da eskuragarri (CORREOS-ek bidalketa jasotzeko erreferentziazko bulegoaren helbidea zein den jakinaraziko dio erabiltzaileari). Epe hori igarota, erabiltzaileak ez badu bidalketa jaso, igorleari itzuliko zaio.

Garajean entregatzeko modalitaterako, CORREOS-ek SMS edo posta elektroniko bidez jakinaraziko dio erabiltzaileari bidalketa garaje partikularrean entregatu duela.

 

2.2) Bidalketak Citypaq zerbitzuaren bidez entregatzea nahi duen erabiltzaileak, hau izan beharko du kontuan:

2.2.1. CORREOS-ek konpromisoa hartzen du merkataritza elektronikoko plataformarekin erabiltzaileak (igorlea) kontratatu duen paketeria-produktuari lotutako garraio-baldintzetan ezarritako epeen barruan entregatzeko bidalketak. Citypaq entrega-zerbitzua eman bitartean ez da inolako eperik etengo, egindako erosketaren inguruan erabiltzaileak egin nahiko lukeen edonolako erreklamazio aurrera eramaten badu ere.

2.2.2. Citypaq zerbitzuan, ez dira onartuko ordainketak edo izapideak egitea eskatzen duten bidalketak (eroslearekin hartutako konpromisoak, jasotzean egin beharreko ordainketak, aduanako betebeharrak, etab.).  Bidalketek ez badituzte ezarritako baldintzak betetzen, ez dira onartuko eta igorleari itzuliko zaizkio.

2.2.3. CORREOS-ek igorleari itzuliko dio kanpotik egoera txarrean edo hondatuta daudela hautematen diren bidalketak. CORREOS-ek eskumena du bere Online Erosketen Helbidean jasotzen dituen bidalketei argazkiak ateratzeko, horien egoera egiaztatze aldera.

2.2.4. Armairuan entregatzeko modalitaterako eskatzen diren neurriak baino handiagoa bada bidalketa, erabiltzaileak (jasotzaileak) eskuragarri izango du aipatu bidalketa hautatutako armairuaren helbideari esleitzen zaion erreferentziazko CORREOS Bulegoan. Hemen egongo da bidalketa jaso eta 15 egun natural bitartean (CORREOS-ek bidalketa jasotzeko erreferentziazko bulegoaren helbidea zein den jakinaraziko dio erabiltzaileari). Epe hori igarota, jasotzaileak ez badu bidalketa jaso, igorleari itzuliko zaio.

2.2.5. Citypaq armairuan entregatzeko modalitatean, bidalketa onartu edo entregatu ahal izateko, gehienez  30 kg pisatuko ditu. Bidalketak onartu edo entregatzeko, gehienezko neurriak errespetatu beharko dituzte, armairuaren araberakoak (txikia edo handia):

Citypaq armairu txikietarako (altuera x zabalera x sakonera) = 60 cm. X 49 cm. X 40 cm.

Citypaq armairu handietarako (altuera x zabalera x sakonera) = 74 cm. X 42 cm. X 60 cm.

2.2.6. Garaje partikularrean entregatzeko modalitatea: Citypaq Garaje-n entregatu ahal izateko, bidalketak 30 kg pisatuko ditu gehienez. Bidalketek neurri hauek izango dituzte gehienez, entrega egin ahal izateko: LUZERA + ALTUERA + ZABALERA ez da 210 cm edo 270 cm baino gehiagokoa izango, baldin eta horietako handiena ez bada 170 cm baino handiagoa.

2.2.7. CORREOS-ek bidalketaren igorlearekiko duen erantzukizuna Salgaien Lurreko Garraioaren Kontratu Legeak arautzen du. Horiek horrela, jasotzaileak idatziz adierazi behako dizkio bere erreserbak eta deskribatu oro har nolakoa izan den galera edo matxura Citypaq-en bidalketa jasotzerakoan. Idatzia CORREOS-i helaraziko dio www.citypaq.es webgunearen bidez edo horretarako den Bezeroarentzako Arretarako telefono-zenbakira deituz.

Galera edo matxurak ez badira jakinarazten, erreserbak bidalketa entregatu eta hurrengo zazpi (7) egunetan jakinarazi beharko dira.

Atzerapen-kasuetan kalte-ordainak jaso ahal izango dira soilik erreserbak hurrengo hogeita bat (21) egunen barruan idatziz bidali bazaizkio garraiolariari, hots, salgaiak jasotzaileari entregatu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2.2.8. Erabiltzaileak erreklamazioa eginez gero, CORREOS-ek eskubidea izango du bidalketa berreskuratzeko, hau aztertu eta baliozta dezan. Hortaz, erabiltzaileak hondatutako salgaiak eskura izan beharko ditu erreklamazioaren ebazpena burutu arte.

2.2.9. Erabiltzaileak/jasotzaileak garajean entregatzeko modalitatea (Citypaq Garaje) hautatzen duenean, hura izango da eskaera entregatuko den garajea egoera onean eta egokian izateko arduradun bakarra, eta HOMYHUBek emandako seinaleak ipinita izan beharko ditu bere garajearen barruan zehatz-mehatz non entregatu behar den adierazte aldera. Erabiltzailea/jasotzailea izango da zerbitzua behar bezala erabili eta zaintzen dela bermatzen duen arduraduna. Horiek horrela, CORREOS-en langileak garajean sartu ahal izateko, segurtasun-alarma sistema desgaitu beharko du, halakorik balego, eta bidalketa entregatzeko momentuan etxeko animalia edo maskotak sartzen ez direla bermatu beharko du, CORREOS-eko langileen segurtasuna eta integritatea ziurtatze aldera.

2.2.10. Epeak: CORREOS-ek Citypaq Garaje zerbitzurako bermatzen dituen epeak zenbatzen hasiko dira CORREOS-en sareak bidalketa erabiltzailearen garaje partikularrean utzi daitekeela onartzen den unean bertan.

HOMYHUB armairua erabiltzerakoan funtzionamendu erroreak edo gorabeherak  izanez gero, erabiltzeak HOMYHUBekin harremanetan jarri ahal izango da Bezeroarentzako Arretarako telefono-zenbakira deituz edo www.homyhub.com webgunearen bidez.

 

3. Citypaq-en erabilera-baldintzak Correos-ek garraiatzen ez dituen bidalketen entregetarako

Puntu honetan biltzen dira merkataritza elektronikoko plataformarekin erabiltzaileak (aurrerantzean, bidalketaren igorlea) zuzenean kontratatutako garraiolariek entregatu beharreko bidalketak, non CORREOS-ek ez duen garraioaren inolako fasetan, ezta bidalketaren entregan ere, parte hartzen. Citypaq armairu adimendunean toki bat soilik utziko dio CORREOS-ek hirugarren operadore bati, baldin eta azken honek merkataritza-hitzarmen bat sinatu badu CORREOS-ekin Citypaq armairu adimendunen erabilera lagatzeko.

Edonola ere, lan horretan, bidalketa igorlearenetik erabiltzaileari/jasotzaileari modu eraginkorrean entregatu arteko garraioaren arduraduna hirugarren operadorea izango da beti (garraiolaria).

Zerbitzu horretarako, erabiltzaileak Online Erosketen Helbidea erabili beharko du hautatutako Citypaq armairuan bidalketa entregatzeko mekanismo gisa.

3.1. Puntu honetan araututako bidalketen entrega-modalitateak prozesu guztian zehar Online Erosketaren Helbidean gauzatuko ditu hirugarren operadoreak (hirugarren garraiolariak), hots, erabiltzaileak hautatutako Citypaq armairu batean.

3.2. Salgaiaren bidalketa egin eta igorlearen online dendak kontratatutako garraiolariak erreserbatu beharko du Citypaq armairuan tokia (aurrerantzean, “kaxa”), gerora entrega burutu eta erabiltzailearen eskura uzteko. CORREOS-ek ezingo dio bermatu Citypaq erabiltzaileari kaxak libre egotea Online Erosketen Helbidearen bidez erabiltzaileak hautatu duen armairuan garraiolariak bidalketa entregatzeko erreserba egiten duenean.

3.3. Hirugarren garraiolariak erreserba egiterakoan hautatzen duen armairuan kaxarik ez egoteak eragin dezakeen edozein arazo garraiolariak soilik kudeatu beharko du, eta egoki dakizkion mekanismoak gaituko ditu, bai egoeraren berri emateko Citypaq erabiltzaileari bai bidalketa azken honen esku ipiniko dela bermatzeko.

3.4. Arestian aipatutakoa kontuan hartuta, CORREOS-ek ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzailearekiko hitzemandako entrega-epeak betetzerakoan salgaiaren arabera hautatutako armairuan kaxarik libre ez egoteagatik. Entrega egiten duen garraiolariaren erantzukizuna baino ez da izango.

3.5. CORREOS-ek SMS, posta elektroniko edo “push” jakinarazpenen bidez jakinaraziko dio erabiltzaileari azken honek hautatutako armairuan bidalketa entregatzen denean, eta era berean dagokion armairuaren kaxa irekitzeko kodea ere emango dio. Bidalketa kaxa horretan izango du eskuragarri hirugarren garraiolariak bidalketa entregatu eta 120 ordura arte. Epe hori igarota, CORREOS-ek garraiolariari jakinaraziko dio bertan dagoen bidalketa ez dela jaso, eta hala azken honek bidalketa jasoko du. Horiek horrela, CORREOS ez da salgaia armairutik ateratzerakoan eman zaion tratamenduaren arduradun; aldiz, igorleak entrega egiteko kontratatu duen garraiolariaren ardura izango da.

3.6. Garraiolariak eskubidea du Citypaq erabiltzailearekin hitzartutako baliabideen bidez harremanetan jartzeko, armairuan bidalketa entregatu duela berak ere jakinarazteko, hautatutako armairuaren kaxa irekitzeko kodea zein den adierazteko, Citypaq erabiltzaileak salgaia hartu duela esateko, baita entregatu den baina jaso ez den bidalketaren litekeen iraungitze-dataren berri emateko ere, edo Citypaq armairuetan entregak egitearekin lotuta dauden beste edozein lanei buruz jakinarazteko.

3.7. CORREOS-ek garraiolariarekiko baino ez du erantzukizunik izango, baita Citypaq armairuetan kaxa librerik dagoen adierazteko eta bidalketa armairuan entregatu eta erabiltzaileak ireki eta bidalketa hartzen duen arte armairuen egoera ona eta funtzionamendu egokia bermatzeko ere.

 

4. Bidalketak Citypaq armairu adimendunetatik

Citypaq-en erregistratutako erabiltzaileak Citypaq armairuak erabili ahal izango ditu aurrez Paq Premium edo Paq Estandar produktuekin kontratatutako bidalketetarako. Paq Premium edo Paq Estandar produktuak www.citypaq.es webgunean edo Citypaq mugikorreko aplikazioa erabiliz kontratatu daitezke. Aipatu produktuen kontratatu-baldintzak www.correos.es webgunean kontsulta daitezke.

Arestian aipatutako edozein bidalketa-modalitate kontratatu ostean, CORREOS-ek SMS, posta elektroniko edo “push” jakinarazpen bidez jakinaraziko du zein armairu eta kaxa irekitzeko zein kode esleitu den, Citypaq erabiltzaileak hautatutako armairua erabili eta CORREOS-ek adierazitako epean bidalketa utzi eta azken honek onartu dezan.

Edonola ere, bidalketa behar bezala paketatuta egongo da eta kontratatu den paketeria-zerbitzuaren baldintzak bete beharko ditu. Erabiltzaileak dituen betebeharrak CORREOS-ek egiaztatuko ditu ONARPENAren unean, hots, CORREOS-eko langileek armairutik bidalketa hartzen duenean.

CORREOS-ek erabiltzaileari jakinaraziko dio bidalketaren onarpena eta haren nondik norakoa, SMS, posta elektroniko edo “push” jakinarazpen bidez.

Bidalketa horiek kontratatutako paketeria-zerbitzuaren tarifen arabera fakturatuko dira eta eskatutako armairuaren neurriaren arabera (armairuen ezaugarriak hemen azaltzen dira).

Citypaq-en onarpen-zerbitzua helmuga nazionaletako bidalketetarako izango da, Ceuta eta Melillarako izan ezik.

Erreklamazio bakar bat egin ahal izango da bidalketa bakoitzeko, eta horien likidazioa behin betikotzat joko da hari dagokionez sortutako galera eta kalte guztiengatik, bidalketa CORREOS-ek onartzen duen unetik bertatik. Erabiltzaileak bidalketaren edukia CORREOS-ek garraiatzeko onargarria dela bermatuko du, arestian aipatutako kontratatzeko baldintzetan xedatutakoari jarraiki, baita bidalketan behar bezala Erosketen Helbidearekin identifikatuta, helbideratuta (Posta Kodea ere bai) eta egokituta dagoela ere, edukia era seguruan garraiatu ahal izateko, betiere kontu handiz mugituta. Halaber, horiek bete ezean sor daitezkeen arazoen ardura osoa izango du.

 

5. Bestelakoak

5.1. Esklusioak: Citypaq zerbitzuak aplikatzen duen Online Erosketen Helbideak EBeko edozein herrialdetan egindako erosketetarako balioko du soilik, BEZari dagokionez beste zerga-erregimen bat duten lurraldeetakoak izan ezik; hala, Ceuta eta Melillan egindakoak zerbitzu honetatik kanpo geratuko dira. Bidalketa hauek ez dira onartuko eta igorleari itzuliko zaizkio.

5.2. Salgaien esklusioa: Erabiltzaileak/jasotzaileak ez du Citypaq zerbitzua erabiliko behar bezala paketatuta eta etiketatuta ez datozen bidalketak jasotzeko, ezta substantzia toxikoak, salgai arriskutsuak, salgai debekatuak edo mugatuak bezala sailkatzen badira ere Posta Araudiaren arabera (43/2010 Legea, 1829/1999 ED, UPU Hitzarmena), salgai arriskutsuak airez arriskurik gabe garraiatzeko HEZINEren Jarraibide Teknikoen arabera (Chicagoko Hitzarmena hegazkineria zibilari buruz), Aireko Garraiorako Nazioarteko Elkartearen (IATA) salgai arriskutsuei buruzko Erregelamenduaren arabera eta Salgai Arriskutsuak Errepidez nazioartean Garraiatzeari buruzko Europako Hitzarmenaren arabera (ADR).

CORREOS-ek ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak/jasotzaileak puntu honetan edo aplikagarri den araudian ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik eragin litekeen edozein kalte, erreklamazio edo zehapenetan.

5.3. Atzera egiteko eskubidea: Citypaq erabiltzaileak Citypaq zerbitzuan baja eman ahal izango du www.citypaq.es webgunean edo Citypaq mugikorreko aplikazioaren bidez, zerbitzuan baja emateko modua adierazten den atalean. Inprimakia bete osten, erabiltzaileak Citypaq-en duen kontua behin betiko ezabatuko da, baita bertan dagoen informazio guztia eta egindako bidalketa, jasotze eta informazio pertsonal guztia ere.

5.4 Legeria eta jurisdikzioa: Espainiako legeria aplikatuko da eta erabiltzaileak alta ematean adierazi zuen bizilekuko probintziaren hiriburuari dagokion jurisdikzioa.

Citypaq-i buruz zalantzak dituzu oraindik?

915 197 197

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara (jaiegunak izan ezik).

Harremanerako inprimakia

Idatz iezaguzu, eta 24 orduko epean erantzungo dizugu.

Ohiko galderak

Nola erregistratuko naiz?

Correos-eko app-a deskargatuz erregistratu eta Citypaq zerbitzua erabili ahal izango duzu.

Nola lotu dezaket gailu bat Citypaq-ekin?

Citypaq publiko bat lotzeko, Correos-eko app-ak ematen duen mapan aurkitu, hautatu eta zure gogokoenei gehitu besterik ez duzu egin behar

Citypaq armairu pribatu batekin lotzeko, “Gogokoak” atalean sartu beharko duzu kodea. Terminalaren pantailaren erdialdean dago kodea.

Nola bidaiatzen du nire paketeak ez badut jartzen nire izena hartzaile gisa?

Loturiko terminal bakoitzak ID kode bat du, eta gailua ez ezik zu ere identifikatzen zaitu. Hori horrela, entrega non egin eta nork jasoko duen jakingo dugu.

Kode alfabetiko hori bakarra da, eta desberdina lotutako gailu bakoitzarentzat.

Nola jakin dezaket Citypaq armairu bat non dagoen?

Correos-eko webgunean edo App-an Citypaq lokalizatzailea kontsultatuz gero, gure armairu guztien kokapena ikusiko duzu mapa batean.

Non aurki dezaket nire Citypaq kode identifikatzailea?

Armairuaren pantailaren erdialdean.

Zer gertatzen da atea itxi eta barruan objektu pertsonalen bat utzi badut?

Gailuaren kaxa berriro ireki ahal izango duzu 5 minutuz, kode bera erabiliz.

Zenbat egun egon daiteke gehienez nire bidalketa Citypaq barruan?

SMS, posta elektroniko edo push jakinarazpenaren bidez jakinaraziko dizugu zure bidalketa zuk hautatu duzun Citypaq armairuan eskuragarri duzunean, eta 5 egun natural izango dituzu jasotzeko; epe hori amaitzeko bi egun falta direnean ere gogoraraziko dizugu.

Zure bidalketa iraungi bada, SMS, posta elektroniko bat eta push jakinarazpen bat bidaliko dizugu, jakinarazteko 15 eguneko epea duzula armairutik hurbilen dagoen bulegoan jasotzeko.

Nola bidal dezaket pakete bat Citypaq bidez?

Hautatu "Bidali" aukera, sartu zure datuak eta hartzailearenak, eta adierazi paketearen neurriak. Mezu elektroniko bat bidaliko dizugu Citypaq-en irekiera-kodearekin, eta hor utzi ahal izango duzu. Kode hori app-an ere kontsulta dezakezu, “Nire paq-ak” atalean.

Pasatu zure mugikorraren kodea makinaren irakurgailutik edo sartu eskuz, dagokion atea irekiko da eta zure paketea utzi ahal izango duzu. Jaso ondoren, postariak jakinaraziko dizu.

Gogoratu ez duzula hartzailearen helbidea zure paketean idatzi behar; postariak jasotzen duenean behar bezala etiketatuko du, webgunean emandako datuekin. Paketea bidaltzeko behar bezala bilduta dagoela ziurtatu besterik ez duzu egin behar.

Nondik bidal dezaket pakete bat?

Penintsulako edozein tokitatik, penintsulako edozein tokitara (Balear uharteaak barne). Kanarietatik uharte arteko bidalketak egin ahal izango dira bakarrik. Ceuta eta Melilla kanpoan geratzen dira, aduana-izapideak dauzkatelako. 

Zer da denda elkartu bat?

Citypaq zerbitzuari lotutako online dendak dira, eta erosketa-prozesuan bidaltzeko aukera osagarria eskaintzen dute. Aukera hori hautatu, Citypaq zerbitzuaren erabiltzailea sartu eta eskaera jaso nahi duzun gailua berretsi besterik ez duzu egin behar.

Non eros dezaket?

Denda elkartuetan ez ezik, Europar Batasunean dauden denda guztietan ere eros dezakezu, BEZa ez den erregimen fiskala duten lurraldeetakoak direnean izan ezik.

Salbuespen horien artean daude, halaber, Ceuta, Melilla eta Kanari uharteaak, aduanetako izapide-eginbeharrak direla eta.

Zer da online erosketa-helbidea?

Elkartuta ez dauden dendetan online erosteko emango dizugun helbidea da, betiere baimendutako lurraldeetan kokatuta badago.

Zerbitzuan erregistratu ondoren, "Gogokoak" atalean, "Online erosketa-helbidea" aukera agertuko da sartuta daukazun terminal bakoitzeko.

Online denden erosketa-prozesuan, erabili helbide hau zure etxekoa balitz bezala, eta jarri emandako datuak.

Zer gertatzen da Citypaq-en app zaharra banuen?

Citypaq-en zenuen kontu zaharretik zure informazioa lekualda dezakezu, honela:

Sartu Correos app-ra eta Citypaq informazio-leiho bat agertuko da; sakatu “ikusi nahi dut”. Jarraian, “Kontu bat al duzu Citypaq-en?” galdera agertuko da. Kontu bat izanez gero eta lotu egin nahi baduzu, adierazi “Lotu Citypaq kontua”.

Lotze-prozesuarekin hasteko, Correos app-ra sartzeko datuak idatzi beharko dituzu; helbide elektronikoa aldatu edo gehitu behar baduzu, egiaztatu egin beharko da. Azkenik, idatzi Citypaq aplikaziora sartzeko erabiltzen zenituen erabiltzaile-izena eta pasahitza. Horren ondoren, lotutako beste kontu guztiak ezabatu eta Citypaq zerbitzura sartu ahal izango zara Correos-eko app-aren bidez, Correos app-ra sartzeko idatziko erabiltzaile-izena eta pasahitzarekin.