Correos Modify

Aldatu erraz bidalketaren entrega. SMS edo mezu elektroniko bat bidaliko dizugu bidalketaren informazioarekin entrega-data jakinarazteko eta eCommerce-ak onartzen dituen aldaketak kudeatzeko, esteka bat erabilgarri izan dezazun. Aldaketak Correosen aplikazioaren bidez ere egin ditzakezu.

Zerbitzu honi esker, bidalketaren entrega erraz alda dezakezu zure beharretara denbora errealean doitzeko. Hona hemen egin ditzakezun aldaketak: 

  • Entrega-data eta ordu-tartea aldatzea: bidalketa noiz entregatuko den aukeratzeko:
    • SMS edo mezu elektronikoa jaso eta hurrengo 7 egun naturaletan zehar. 
    • Ordu-tarteak helmuga-eremuaren araberakoak izango dira. 
    • Data eta ordua aldatzeko, aukera berriak ondorengoa izan beharko du. 
  • Entrega-helbidea aldatzea: baldin eta helbide berria probintzia berean badago.
  • Bulegoan entregatzeko entrega-mota aldatzea: era lehenetsian bidalketaren entregaren Posta-kodea duten bulegoak agertuko dira; hala ere, probintzia bereko edozein Posta-kode hauta daiteke.
    Bidalketa 15 egunez egongo da eskuragarri bulegoan, edota igorleak aldez aurreko erregistroan ezarritako epean.
  • Citypaq batean entregatzeko entrega-mota aldatzea: era lehenetsian bidalketaren entregaren Posta-kodea duten Citypaq publikoak agertuko dira; hala ere, probintzia bereko edozein Posta-kode hauta daiteke.
    CityPaq pribatu bat aukeratzeko, horren kodea idatzi besterik ez duzu.
  • Iruzkinak: oharrak idatzi ditzakezu testu libre batean bidalketaren entrega errazteko. Adibidez: Utzi atezaindegian.
  • Oporrak direla eta gordetzea: etxean ez bazaude, bidalketa SMS edo mezu elektronikoa jaso ondorengo 21 egunez gorde dezakegu. 

Modify zerbitzua entrega etxean duten paketeria-bidalketa nazional guztietarako dago erabilgarri.

SMS edo mezu elektroniko bat bidaliko dizugu bidalketaren informazioarekin entrega-data jakinarazteko eta eCommerce-ak onartzen dituen aldaketak kudeatzeko, esteka bat erabilgarri izan dezazun. Aldaketak Correosen aplikazioaren bidez ere egin ditzakezu.

Aldaketaren bat edo berriz bidaltzeko eskatzen duzun bakoitzean, Bidalketak Kudeatzeko Sistema Osoak bidalketa berriro etiketatzeko eskatuko du, aldaketa guztiak etiketan adierazita gera daitezen. 

Bidalketa entregatzeko bidean bada, ezin da aldaketarik egin.