Correos Sampling

Laginik onenak doan, orain zure postontzian.

Hemendik

14,52 €

NAHI DUT
Correos Sampling Hemendik 14,52 € NAHI DUT

Zergatik Correosen

Correos Sampling aukerak, produktu-mota ugariko doako laginen katalogoa eskaintzen dizu.

Zuri egokitua: hautatzen dituzun produktuen laginak bidaltzen dizkizugu, zure interes eta lehentasunetan oinarrituz.  
Zure iritzia garrantzitsua da: markek zure iritziak kontuan izango dituzte haien produktuak zure beharretara doitzeko eta zure itxaropenak betetzeko.  
Deskontu esklusiboak: zure markarik gustukoenetako deskontu esklusibo ugari lortu ahal izango duzu.  

Nola izan Correos Sampling aukeraren parte

Erregistra zaitez.
Bete “Ezagutu nahi zaitugu” ataleko inkestak zure profila osatzeko.
Kontsultatu aldizka eskuragarri dauden laginak eta eman izena gehien interesatzen zaizkizunetan.
Zure profila produktu eta markaren ezaugarrietara egokitzen bada, etxera bidaliko dizugu.

Ezagutu marka eta produktu berriak

Milaka produktu dituzu eskura: Larome Paris, Lindt, Abeelium, Krissia, Intea, Glade...
NAHI DUT

Ohiko galderak

Zer da Correos Sampling?

Correosen zerbitzu berri bat da Correos Sampling, eta horri esker etxean laginak doan jasotzeko aukera izango duzu. Merkatuko marka garrantzitsuenen nobedadeak ezagutzen lehena izan zaitezen nahi dugu!

Nola has naiteke laginak doan jasotzen?

Zerbitzuan alta eman besterik ez duzu egin behar, eskuinean duzun formularioa beteta. Erraza eta minutu bat baino gutxiagoan.

Zenbatean behin jasoko ditut laginak?

Ez dago ezarritako maiztasunik, baliteke hilabete batean ezer ez jasotzea, eta hurrengoan, berriz, hainbat; markek aurrez ezarritako kanpainen araberakoa izango da.

Laginak eskatu egin behar ditut jasotzeko?

Lagin-kopurua mugatua da; beraz, izena ematen baduzu, lagina jasotzeko aukera gehiago izango duzu.

Proiektu guztietan parte har dezaket?

Correos Samplingen enpresa bakoitzak bere laginak nola aurkezten dituen erabakitzen du. Hiru proiektu-mota ditugu:

  • Proiektu publikoak: guztiok edukia ikus dezakegu, baita izena eman ere
  • Gonbidapena behar duten proiektuak: edukia ikusteko gonbita jasotzen duten erabiltzaileek bakarrik sartu eta eman dezakete izena
  • Ezusteko laginak: ez dute proiekturik webgunean, baina lagin bat jasoko duzu hautatua bazara.

Nola hautako dira kanpaina bakoitzeko laginak jasoko dituzten erabiltzaileak?

Enpresek ezarriko dituzte parte-hartzaileak hautatzeko irizpideak, baina zure profila markaren lehentasunekin bat badator, ziur lagin hori postontzian jasoko duzula! Gogoratu laginak mugatuta daudela eta ezin izango dugula denok kanpaina guztietan parte hartu.

Zergatik kualifikatu beharko nuke nire profila?

Zenbat eta gehiago kontatu zuri buruz, orduan eta lagin pertsonalizatuagoak eta interesgarriagoak jasoko dituzu.

Gure partner askok guztientzat interesgarriak ez diren produktu zehatzak dituzte... Baina hobeto ezagutzen bazaitugu, ziur proiektu esklusiboetako batean sartuko zarela!

Zenbat balio du zerbitzuak?

Zerbitzu honek etxean laginak DOAN jasotzeko aukera ematen du, eta ez du kosturik.

Zer gertatzen da etxean ez banago?

Ez da ezer gertatzen, normalean laginak postontzian sartzen dira; postariak bertan utziko du zuk jasotzen duzun arte. Laginak postontziaren neurriak baino handiagoak badira eta inork jaso ezin baditu, ohar bat utziko dizugu 15 eguneko epean hurbilen duzun Correos bulegoan jaso dezazun.

Zer lagin mota jasoko ditut?

Denetariko lagin eta sustapenak jasoko dituzu, hainbat sektoretakoak, baina beti pertsonalizatuak eta zure ezaugarrietara egokituak. Zure postontzira iristen denak eragina izatea eta zuretzat interesgarria izatea nahi dugu.

Hirugarrenei lagako zaizkie nire datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak isilpean gordeko dira, eta zuretzako lagin eta sustapen egokienak helarazteko baino ez dira erabiliko. Ez diegu inoiz lagako zure informazioa hirugarren enpresei.

Nola eman dezaket baja?

Zure arlo pertsonaletik egin dezakezu.