Apartado postal

Posta-bidalketak helbiderik izan gabe jasotzeko

Hasita

38,10 €

Zerbitzu gehigarriak

Entrega etxean

Hitzartutakoaren arabera, eta hainbat faktore kontuan hartuta, hala nola lekua, entregen ordutegia, kopurua, sortaren pisua eta mota edo bolumena. Zerbitzu hori barne ez duten produktu guztiekin eskatu ahal izango duzu. 
Zatoz edozein bulegotara eta eskatu Apartado postal bat kontratatzeko.
Eman iezazkiguzu titularraren datuak. Baimendutako 5 pertsona gehi ditzakezu gehienez, bai fisikoak bai juridikoak.
Jaso bidalketak Correosen posta-kutxaren zenbakia bakarrik emanez. Titulartasuna isilpean gordetzea bermatzen dugu.

Produktuari buruzko informazioa

Deskribapena

Gure Apartado postal zerbitzuari esker, gutuneria edozein herritan jaso dezakezu bertan etxerik izan edo erroldatuta egon beharrik gabe. Itxita dauden armairuen arteko bat esleituko dizugu bilketak nahi dituzunean jaso ditzazun, betiere kokatuta dagoen bulegoko lanorduetan; bestela, zure etxean jasotzea hauta dezakezu.

Bidalketen bolumenak, tamainak edo izaerak hala eskatzen duen kasuetan, korrespondentzia bulego barruan utziko da, eta ohar bat utziko dugu Posta-kutxaren postontzian. Hala, titular den edozein pertsona leihatilatik pasatu ahal izango da jasotzeko.

Posta-kutxaren titularraren izena isilpean gordetzen dugula bermatzen dugu. Hori dela eta, ez da beharrezkoa inongo titularren izena bidalketa-helbidean adieraztea; nahikoa da Posta-kutxaren zenbakiarekin. 

Prezioa

Kontsultatu zure tarifa hemen edo Correosen bulegoetan.