ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Puente de los Santos sobre la Ría de Ribadeo

  • Jaulkipen-data: 04/05/2013
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 74,64 x 28,8 mm (Horizontal)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 79,2 mm (Horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 2 €
  • Tirada: 260.000 hojas bloque
  • Horzduna: 12 3/4 horizontal y 13 1/4 vertical

Zigilua Puente de los Santos sobre la Ría de Ribadeo izeneko zubiari eskainita dago. Zubiak Castropol (Asturiasen) eta Ribadeo (Lugon) herriak lotzen ditu, eta ingeniaritza zibilik berrienaren arabera eginiko zubietako bat da.

20520131

1983. eta 1987. urte bitartean, Santuen zubia (Puente de los Santos, gaztelaniaz) eraiki zen Ribadeoko itsasadar luzearen gainean, Galiziako Autonomia Erkidegoa eta Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa komunikatzeko asmoz. Izan ere, zubi horrek Asturias eta Galizia elkarrengandik aldentzen zituen tartea, Ribadeoko itsasadarrean, konpondu zuen. Horri esker, erribera bien arteko komunikazioak erraztu egin ziren..

Los Santos izeneko zubiak 600 metroko luzera dauka. Hasieran 12 metroko zabalera zuen, eta errepide arrunt bat igarotzen zuen zubitik. 2007. eta 2008. urte bitartean, zubia 24,60 metroko zabalera-neurriraino hedatu zen, Kantauriko autobia (A-8) handik igaro ahal izateko. Gaur egun, lau errei eta bi espaloi dauzka. Ateburudun itxurako zubia da, eta hormigoi armatuzko, altzairuzko eta egurrezko habeak ditu. 1.200 tona baino zama handiagoa jasaten du.

Zubiari Los Santos izena eman diote, itsasadarraren bi ertzetan dauden honako bi kapera hauek direla eta: San Román nas Figueiras kapera, Castropol herrian; eta San Miguel kapera, Ribadeon.

Zubia egin aurretik, itsasadarra itsasontziz zeharkatzen zen; edo itzulingurua eman beharra zegoen Vegadeo eta Porto herrien artean zihoan errepide zaharretik.

Jaulkipenak bloke-orri bat dauka, eta bertan itsasadarraren eta Ribadeo herriaren aireko bista erreproduzitu da. Horzdun zigiluan Los Santos zubi modernoaren irudia jaso da.

Yolanda Estefanía

Partekatu zure sareetan