ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PERSONAJES 2013

  • Jaulkipen-data: 04/07/2013
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm (horizontal) y 28,8 x 40,9 mm (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,90 €
  • Tirada: 300.000 de cada motivo

Eliza-munduko hiru figura Pertsonaiak sailean sartu dira

10720131

Anaia Rosendo Salvado Rotea (Tui, Pontevedra, 1814-Erroma, Italia, 1900) beneditar fraidea, misiolaria eta New Norcia-ko diozesiko lehen abadea izan zen, Mendebaldeko Australian. 15 urte zituela, San Benitoren Ordenan sartu zen, eta Giza Zientziak eta Musika ikasi zituen bertan. 1835ean, Mendizabalen desamortizazioaren ondorioz, sekularizatu egin zuten, eta Cava-ko monasteriora aldatu zen, Napolitik gertu (Italian). Monasterio horretan apaiz ordenatu zuten 1839. urtean. Misioek Anaia Rosendo Salvado Rotea erakartzen zutenez, José Benito Serra fraidearekin Australiara joan zen, eta bertan New Norcia fundatu zuten. Indigenak babesten eta ebanjelizatzen eman zuen bizitza osoa; izan ere, bideak, putzuak eta haur-eskolak eraikitzen lagundu zien bertako indigenei. Hainbat aldiz itzuli zen Europara, baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak lortzeko asmoz. Erromako Harresiz Kanpoko San Pauloren elizan hil zen, bere bizitzako azken bidaian, eta New Norciako abade-etxera eraman zuten bere gorpuzkia.

 

10720132

Cupertino-ko edo Copertino-ko San Jose (1603-1663) Italiako fraide izan zen, eta bere heriotzaren 350. urteurrena da aurten. La Grosella-ko Frantziskotarren Komentuan sartu zen, Copertinotik gertu, eta bertan apaiz ordenatu zuten 1625ean. 10 urteko denbora-tartean apaiz-lanetan aritu zen udalerri horretan. 1753an, Benedikto XIV.ak beatifikatu egin zuen, eta 1767an Klemente XIII.ak kanonizatu egin zuen.

Zigiluan Santua agertzen da, aingeruek jasotzen dutela. Izan ere, Elurretako Santa Mariaren Basilikaren (Copertino, Italia) sarrerako gangan ikus dezakegu irudi hori.

10720133

San Telmo izenez da ezaguna Pedro González Telmo. Frómista-n (Palentzian) jaio zen 1190. urte inguruan eta Tui-n (Pontevedran) hil zen 1246an. Palentziako Unibertsitatean ikasi zuen bere osabaren alboan; osaba hiri horretako apezpikua zen. Domingotarren komentuan sartu zen, eta berehala bere kultura eta hitz-jarioarengatik gailendu zen. Fernando III.a erregearen (“Santua” ezizenez ezaguna) aitorlea izan zen, eta baita kapilau militarra ere. Gortea utzi zuen, Galizian eta Portugaleko iparraldean predikatzeko; bertan, Guimaraes-eko priore-etxearen ardura hartu zuen. Adinekoa zela, Tui/Vigo-ko elizbarrutira erretiratu zen, eta Santiagorako erromesaldira zihoala, leku horretan hil zen. Benedikto XIV.a aita santuak Santu deklaratu zuen 1741ean.Zigiluan San Telmoren irudia eta Tuyko Katedralaren aurrealde gotikoa erreproduzitu dira. San Telmo Tuyko Katedraleko zaindaria da.

Partekatu zure sareetan