ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PUENTES DE ESPAÑA. Puente del Dragón. Puente Ingeniero Fdez. Casado

  • Jaulkipen-data: 25/09/2013
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 74,64 x 28,8 mm (Puente del Dragón) y 40,9 x 57,6 mm (Puente ingeniero Carlos Fernández Casado)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 40 (Puente del Dragón) y 16 (Puente ingeniero Carlos Fernández Casado)
  • Zigiluen posta-balioa: 1 € (Puente del Dragón) y 2 € (Puente ingeniero Carlos Fernández Casado)
  • Tirada: 280.000 de cada motivo

10920131

Herensugearen Zubiak (Puente del Dragón, gaztelaniaz) Guadaíra ibaia zeharkatzen du Alcalá de Guadaíra herrian (Sevillan). José Luis Manzanares eta Íñigo Barahona bide ingeniariek eraiki zuten, eta 2007ko martxoaren 28an inauguratu zen. 123 metroko luzera dauka, lau baotan banatuta: erdiko baoak 43 metrokoak dira, eta alboetakoak 18,5 metrokoak. Lehenengo zubi figuratiboetako bat izan zen munduan, eta lehenengoa Espainian. Herensuge baten antza dauka, zehazki, Gaztelua dagoen muinotik irten den eta ibaia igeri eginez zehartzeko asmoa duen herensuge batena. Antoní Gaudíren arkitektura-estiloa eta Bartzelonako Güell parkea ditu inspirazio-iturri. Zubia egiteko, hormigoi armatua eta aurreatezatua, zeramika-zatiz ("trencadí"z) eta ohiko azulejoz estalia, erabili zen. Zubia Alcalá de Guadaíra herriko ingurabidearen zati da.

10920132

Carlos Fernández Casado Ingeniariaren zubiak (Puente Ingeniero Carlos Fernández Casado, gaztelaniaz) eraikitzaile-ingeniariari sor dio izena, eta Barrios de Luna urmaelaren gainean (Leongo probintzian) altxatzen da. 1981. eta 1983. urte bitartean eraiki zuten, AP-66 edo Zilarraren Bideko autobidearen zati gisa. Tirantedun zubi-motakoa da: 643 metroko luzera dauka, 22 metroko zabalera, ibilgailuen trafikorako lau errail eta, eraiki zuteneko garaian, munduko tirantedun zubirik luzeena zen. 100 metrotik gorako altuera duten bi dorre ditu. Dorreak irekita daude behealdean; dorre bakoitzak 27 tirante-pare ditu aurrealdean, eta beste 28 tirante-pare atzealdean. Zubia hiru baotan banatzen da. Erdian dagoena 440 metrokoa da, eta alboetan dauden biak 66 metrokoak dira. Erdiko baoan artikulazio lerrakor bat eraiki zen, dilatazio-mugimenduak xurgatu ahal izateko.

Carlos Fernández Casado (Logroño, 1905 - Madril, 1988) Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari ospetsuenetako eta berritzaileenetako bat izan zen. Bere ibilbide profesionalaren hasiera-hasieratik, zubien egitura iraunkorretan espezializatu zen, eta material berriak ikertu zituen bere laborategian. Zubietan katedraduna izanik, zenbait artxibategi eta liburutegi aztertu zuen; horrez gain, Espainiako bideetatik ibili zen, zubiak, galtzada erromatarrak, akueduktuak eta ingeniaritza zibileko beste lan batzuk ordenatu eta sailkatzeko, harik eta ingeniaritza-historia bat funtsatu arte.
 

Partekatu zure sareetan