ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EFEMÉRIDES. 150 Aniversario de la linea Barcelona-Sarriá

  • Jaulkipen-data: 11/06/2013
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm (Horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,52 €
  • Tirada: 300.000
  • Horzduna: 13 3/4

Efemerideak izeneko sailaren zigilu bat jaulki da, Bartzelonatik Sarrià-ra joateko treneko linearen 150. urteurrena ospatzeko.

20620131

Bartzelonatik Sarriàra joateko trenbidea hiri inguruko garraiobide gisa eraiki zen, Bartzelonako herritarrei sailetara hurbiltzen laguntzeko. Lana Ferrocarriles de Cataluña eraikuntza-enpresari esleitu zitzaion 1856ko uztailean, eta denbora gutxi igaro ondoren, eraikuntza-lanei ekin zieten. Helburua bost kilometro baino zertxobait gutxiagorako distantzian dauden bi herri horiek konektatzea zen.

Treneko linea 1863ko ekainaren 23an inauguratu zen. Bartzelonako trena Katalunia plazatik irteten zen, eta kale nagusietako batekin paraleloan egiten zuen aurrera; horregatik, istripu ugari gertatu ziren, eta linea aldatu behar izan zuten. Linea Kataluniako hiriburuarekin eta metropoli-esparruarekin batera bilakatu zen. Izan ere, urteak pasa ahala, tren-geltoki eta geraleku berriak eraiki ziren. 1905ean, trenbidearen zabalera-neurria nazionala izatetik nazioartekoa izatera aldatu zen. Horrez gain, lurrun-sistemako makinak bertan behera utzi ziren, eta elektrifikazioa ezarri zen. Hurrengo hamarkadetan, jatorrizko linea lehenik Terrassara eta, geroago, Sabadelleraino luzatu zen. 1925. eta 1929. urte bitartean hiriko tartea lurperatzeko lanak egin ziren. Hainbat urte geroago, Tibidaborako trenbidearen adarra egin zen, eta 1954an hasi zen funtzionatzen. 1979an, Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya sortu eta gero, azpiegiturak eta gurpildun ibilgailuak berritu ziren. Gaur egun, lineak zerbitzu egiten die urtean 60 milioi bidaiari baino gehiagori.

Zigiluan garai hartako irudi bat jaso da. Zehazki, zerbitzu egin zuen lehen seriearen 5. zenbakiko lokomotoraren irudi bat jaso da. Lokomotora-serie horrek 1905ean utzi zion zerbitzu egiteari, batetik, elektrifikazioa jarri zelako, eta, bestetik, trenbidearen zabalera aldatu zelako. Lokomotora horiek Sharp & Stewart ingeles enpresak eraiki zituen.

Partekatu zure sareetan