ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FAUNA MARINA EN PELIGRO DE EXTINCIÓN

  • Jaulkipen-data: 03/06/2013
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm (horizontales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 79,2 mm (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,37 €
  • Tirada: 260.000
  • Horzduna: 13 3/4

Desagertzeko arriskuan dauden lau itsas espeziek, hots, euskal baleak, atungorriak, itsas txakur fraideak eta itsas lanproiak, osatzen dute orri-bloke hau. Horretan, aipatu espezieak irudikatzen dira, itsas hondo ederraren gainean.

10620131

Euskal balea sakonera txikiko uretan bizi da, badia eta penintsuletatik gertu geratzen diren kostaldeetan. Oro har, Mendebaldeko Atlantikoan aurkitzen dira eta, batzuetan, Ekialdeko Atlantikoan. 14 eta 18 metro bitartean neurtzen dute, eta 36 eta 72 tona bitartean pisatzen dute. Haien buruan kailu argiak hazten dira, orotariko tamaina eta lodierakoak, eta hori animaliaren luzeraren heren bat da. Baraila kurbatua du eta ahotik zintzilik bizarrak ditu, eta elikatzeko erabiltzen duen planktona horien artetik igarotzen da. Udan Ipar Atlantikoko ur hotzetara desplazatzen dira eta, neguan, haurdun dauden emeek ur subtropikaletara migratzen dute, erditzeko. 1935etik dago babestuta.

Atungorria, hegalabur gisa ere ezagutzen dena, Ozeano Atlantikoaren bi ertzetakoa eta Mediterraneo itsasokoa da jatorrian. Hiru metro neurtzera eta 400 kiloko pisua gainditzera irits daiteke. Historian zehar, beti izan da oso estimatua pertsonentzako elikagai gisa, eta gehiegi arrantzatzeak eta jardunbide okerrek desagertzear egotera eraman dute. 2006. urtetik berreskuratze-plan bat dago, ugalketa-aldian (maiatza, ekaina eta uztaila) arrantza etetea planteatzen duena.

Itsas txakur fraidea Mediterraneoko uretan bizi da eta desagertze-egoera kritikoan dago. Espainian, XX. mendearen hasieran, kostalde lauetatik irtenarazi zituzten, eremu malkartsuagoetan eta itsas labarren ertzetan zokoratzeko. Ile gris iluna eta sabelalde argiagoa dituzte. 80 zentimetro eta 2,40 metro bitartean neurtzen dute, eta 320 kilo pisatzera irits daitezke. Arrainak, moluskuak eta olagarroak jaten dituzte. Ugalketa-heldutasunera lau urterekin iristen dira eta 20 urteraino bizi izaten dira. Kumeak udazkenean jaiotzen dira eta jaio eta bi astera sartzen dira uretan. Larrua, koipea eta haragia lortzeko ehizatu izan dira. Chafarinas uharteetan aleren bat geratzen dela dakigu.

Itsas lanproia suge formako arraina da, eskeleto kartilaginosoa du eta barailarik gabeko ahoa, bentosa-forma duena, elikatzeko erabiltzen dituen harrapakinetara eusteko. Espezie anadromoa da, hau da, itsasoan bizi dira eta ibaietan ugaltzen dira, beraz, bizitza-zikloen bi fase ditu. Ibaian jaiotzen da, eta hor larba-egoeran egoten da 5 edo 6 urtez. Helduarora iristean, itsasora migratzen du eta han bizi izaten da beste hiru urtez, sexu-heldutasunera iritsi arte. Gero, ibaira itzultzen da arrautzak errutera.

Partekatu zure sareetan