ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

AMÉRICA UPAEP. MITOS Y LEYENDAS

  • Jaulkipen-data: 08/11/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: Tamaño del sello 28,8 x 40,9 mm (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,85 €
  • Tirada: 300.000
  • Horzduna: 13 ¾

Unión Postal de las Américas, España y Portugal (UPAEP) delakoa postari eta zerbitzuen modernizazioari dagokienez hura osatzen duten herrialdeen arteko bategitea xede duen erakundea da. Erakunde honetako Correosen Administrazioek zigilu bat ateratzen dute urtero, gai beraren inguruan. Aurten Mitoak eta kondairak da gaia.

AMERICA UPAEP. MITOS Y LEYENDAS

Igorpen bakoitzarentzat aukeratutako gaia lau urte aurretik aukeratzen da, herrialde kideei galdetu ondoren, eta lurralde bakoitzaren alderdi sozio-kulturalak nabarmentzeko eta haien nortasuna sustatzeko baliagarri izan behar dira. Herrialdeek nahi duten bezala irudikatzen dituzte zigiluak, “motibo bakar komuna” igortzea erabakitzen denean izan ezik. Kasu horretan, Batasun horren logotipoa barneratuko da, hauxe diona: América-Upaep.

Espainiako Correosek Terueleko maitaleak sartu ditu Mitoak eta kondairak sailean. Mendeetan zehar hainbat idazlek idatzi eta berridatzi dute kondaira horren inguruan. Bertsiorik ezagunena Juan Eugenio de Hartzenbuscherena da. 1837an, drama historiko moduan estreinatu zen. Bertsio honetan oinarrituta, Tomás Bretón musikariak libretoa idatzi zuen eta lau ekitaldiko opera egin zuen, 1889an Madrilen estreinatu zena.

Terueleko maitaleak XIII. mendean garatzen da, eta maitasunez hiltzen diren bi maitaleen istorioa kontatzen digu. Diego Marcilla gaztea gutxira izen handiko familia batekoa zen. Isabel de Segura, ordea, garrantzia gutxiagoko baina etorkizun oparoko familia aberats batekoa. Txikitatik ziren lagunak. Urteak igaro ahala, maitemindu egin ziren, eta ezkontzea erabaki zuten. Baina Isabelen aitak ez zien utzi, maitasunari baino garrantzia gehiago ematen baitzion diruari. Gaztea gerrara doa aberastasun bila eta bere maitalearekin adosten du bost urtetan itzultzen ez bada, beste senar bat izateko aske egongo dela. Adostutako egunean itzuli zen eta Isabel ezkondu berria zen. Diegok agurtzeko muxu bat eskatu zion eta Isabelen ezezkoarekin, bere oinetara erortzen da. Hiletaren egunean, Isabel aurpegia estalita zuela joan zen elizara eta bizirik zegoela bere maitaleari uko egin zion muxua eman zion kutxari, eta han bertan erori zen hilda.

Egia ego fikzioa, ziur dakiguna da 1555an Teruelgo San Pedro elizan maitaleen momiak eta gertatutakoa kontatzen zuen dokumentua aurkitu zituzten. Gaur egin, Maitaleen Mausoleoan ikus daitezke momiok.

Partekatu zure sareetan