ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PRIMEROS CARTEROS

  • Jaulkipen-data: 25/10/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 20
  • Zigiluen posta-balioa: 0,29 €
  • Tirada: 2.500.000
  • Edizio-data: 25/10/2006

PRIMEROS CARTEROS

1756ko urriaren 8an, Madrilen izendatu ziren lehenengo hamabi postari auzokako gutun-banatzaileak. 250 urte geroago, urteurren hori Seiluaren Eguna izeneko jaulkipenarekin gogoratzen da.

XVIII. mendearen erdialdera arte, gutunak jasotzeko ohiko modua Posta Administrazio Orokorretik pasatzea zen, non posta-ordezkari batek ozenki irakurtzen zituen hartzaileen izenak eta azaltzen zituen bidalkinak erretiratu ez zituzten hartzaileen zerrendak. Baina, gutun asko jaso gabe geratzen ziren, eta gutun horien pilaketa zela eta, zereginik gabeko herritar asko beste batzuei zuzenduriko gutunak bereganatu eta haien helbideetan banatzen hasi ziren; horren truke, laurden bat erreal jasotzen zuten zerbitzuagatik. Ohitura hori eteteko, zerbitzu publikoa hobetzeko eta Errenta Publikoaren onura ziurtatzeko, 1756ko urriaren 7an, Madrileko Zerrendetako Gutun-soberakinen Ofizioko, Postari Nagusi delakoaren, Administratzaileak, Idazlariek, Postariek eta Mutilek gorde behar dituzten Ordenantzak argitaratu ziren. Araudi hori Probidentziako 19 Autok osatzen zuten, eta, beste puntu batzuen artean, aipatzen zuen hamabi postari izendatuko zirela gutun soberakinak banatzeko, hiria banatzen zen quartel edo auzo bakoitzerako bat, hain zuzen ere. Era berean, adierazten zuen banaturiko gutun bakoitzeko laurden bat erreal jasoko zutela, idazten eta irakurtzen jakin behar zutela, beren auzoaren barrutian bizi behar zutela, ahal izanez gero, eta karguaren leialtasun-zina egin behar zutela. Beste puntuetako batek aipatzen zuen ezen, gutunen hartzaileak Gortetik kanpora joaten baziren, postariek egonleku berria aurkitu beharko zutela, bidalkinak hara zuzentzeko. Ordenantza horiek Pedro Rodríguez Campomanes-en akordioa eta oniritzia jaso zuten, artean Posta eta Zaldi-Postako Errentaren Aholkulari Nagusia, eta haren aurrean zin egin zuten postari berriek, 1756ko urriaren 11an, beren egitekoak ongi beteko zituztela. Postari-lanbidea jaio berria zen. 1798an uniformea erabiltzeko eskubidea eman zitzaien Madrileko enplegatuei, beren kontura ordaindua. Uniformea kasaka urdin bueltadun batek eta jaka gorri batek osatzen zuten, bai eta urre-koloreko botoi batek ere, Real Renta de Correos zioen bazterki batekin eta erdian Cartero hitza zuela, bakoitzari zegokion zenbakiarekin.

Madrilen ezarri zen antolaketak eredu gisa balio izan zuen beste hiri handi batzuetarako, eta posta-zerbitzuaren garapenarekin, hurrengo araudietan argitaratu ziren eskubide eta betebeharrak eskuratuz joan ziren. Gaur egun, 34.000tik gora dira, eta postarien figura posta-antolakundeko figurarik ezagunena da.

Partekatu zure sareetan