ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CATEDRAL DE LEON

  • Jaulkipen-data: 15/11/2012
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografia y Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm (vertical)
  • Bloke-orriaren tamaina: 99 x 133 mm (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,90
  • Tirada: 280.000 hojas bloque

Munduan, Erdi Aroko beirate handienak dituzten katedraletako bat aukeratu behar izatekotan, Leóngo katedrala izan liteke, arte-adituen ustez. Pulchra leonina izenez da ezaguna, eta XIII. mendearen bigarren erdialdean eraikitzen hasi ziren. Katedralak tenplu erromaniko bat ordeztu zuen, eta tenplua II. mendeko erromatar terma batzuk egon ziren tokian eraikia zen.

CATEDRAL DE LEON

Espainiako katedral gotikoen artean, Leóngo katedrala da frantziar gotiko estiloaren eragin handiena duena. Bere oinplanoa egiteko, Reimseko katedrala hartu zuten inspirazio-iturritzat, eta altxaera eta apaingarri sinbolikoak ere Frantziako beste katedral batzuek dituztenen antzekoak dira. Izan ere, Done Jakue bidean edo Frantses Bidean dago, eta handik iritsi ziren Europako beste leku batzuetako arkitektura-joerak. Katedralak baditu hiru nabe, transeptua eta girola handi bat (aldare nagusiaren atzeko aldean), erromesak handik igarotzeko; girolaren inguruan bost kapera daude, eta leiho zabalak dituzte. Katedraleko nabeak lau tarte angeluzuzenetan zatituta dauden gurutze-gangek estaltzen dituzte.

XIII. mendearen bukaeran eta XIV. mendearen hasieran klaustroa eraiki zen, eta arku zorrotzetan eta kapiteletan Bibliaren eszenak ageri daude, arte gotikoan oso ohikoak diren eguneroko bizitzaren irudiekin batera. Dorreak ere gotikoak dira, itxura eta garaiera ezberdinekoak. Bereziak dira alboko nabeetatik abiatu beharrean, haiei lotuta daudelako.

Leóngo katedralaren ezaugarri nagusia beirate polikromatuen bilduma da. Tenplu honetan muturreraino eraman zuten murruak gutxitzeko joera; izan ere, ahalik eta gehien murriztu zituzten, murruen ordez leiho zabalak jarri ahal izateko. Hori dela eta, 125 beirate polikromatu eta zenbait arrosa leiho ditu. Bereziki nabarmenak dira arkupe nagusian, bi dorreen artean, dauden arrosa leihoak, Kapera Nagusikoa eta Done Jakue kaperakoa.

Eraikina hain zen ahula, non XVII. mendean gurutzaduraren erdiko ganga lurrera erori baitzen. Lan konplexu batzuk egin ondoren, XIX. mendean, Juan Madrazok, Erdi Aroko arkitekturan adituak eta arkitektura gotikoa ezagutzen zuenak, kupula berriz eraiki zuen. Azkenean, 1901ean, katedrala elizkizunetarako zabaldu zen.

Bloke-orrian honako hauek irudikatu dira: fatxada nagusia, hiru ate handiekin eta dorreekin batera, eta alboko alde bat. Seiluan Andra Mari Zuria ageri dago Jesus umea eskuetan duela, eta haren erreplika katedralaren sarrerako ate-gurutzean dugu. Jatorrizko eskultura, XIII. mendekoa, katedralaren barruan dago.

Partekatu zure sareetan