ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PATRIMONIO NACIONAL. Tapiz. Dido despide a Eneas (Siglo XVII)

  • Jaulkipen-data: 16/05/2011
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 457,6 x 40,9 mm. (horizontal)
  • Bloke-orriaren tamaina: 144 x 115 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,84 €
  • Tirada: 280.000 hojas bloque
  • Horzduna: 113 ¼ (horizontal) 13 ¾ (vertical)
  • Tiradaren ale-kopurua: 280.000 hojas bloque

Orri-bloke horren irudian Madrilgo Errege Jauregiko bildumako “Dido eta Eneas” serieko tapizaren zati bat irudikatzen da, zehazki, “Didok Eneas agurtzen du” pasartea.

20520111

Tapiza zetaz eta artilez eginda dago eta Bruselan egin zuen Gerard Peemans-ek (1660 inguruan), garai hartako tapizgile onenetako bat zenak.

Virgilio poeta erromatarrak (K. a. I. mendea), Eneida lanean, “Dido eta Eneas”-en maitasun-istorio tragikoa kontatzen du. Maitasunezko eta abandonuzko istorio bat. Virgiliok kontatzen duen mitoan, troiarrak Kartagora iristen direnean, hango Dido erreginak egiten die harrera. Une horretan, Didok Eneas printze eta heroi troiarra ezagutzen du.

Venusek Junorekin hitzartzen du Dido eta Eneas ezkontzea eta Kartagoko errege-erreginak izatea. Juno Jainkosak ehizaldi bat antolatzen du eta, horretan, ekaitz bat pizten du. Horren ondorioz, bikotea koba batera doa babes bila. Han, maitaleen grinak leher egiten du. Baina jainkoek, Eneasentzako beste patu bat zutenez, Merkurio mezularia bidaltzen dute, hiri berri bat, Erroma, sortzeko misioarekin joan beharra duela jakinarazteko. Eneas Kartagotik joan ostean, Dido biziki atsekabetzen da eta bere burua hiltzen du. Une horretatik aurrera, Erroma eta Kartagoren artean betiereko gorrotoa sortzen da.

Orri-blokeak eta zigiluak irudikatzen duten tapizean Dido ageri da, Eneas agurtzen. Kartagoko erregina erdialdean ageri da, tronuan eserita, damaz eta gorteko pertsonaiaz inguratuta. Didok eskuin eskua erakusten du, Eneasi agur-seinalea egiten, eta Eneasen figura ikaragarria, gerlari-arropekin, konposizioaren ezkerraldean ageri da. Eskuinaldean, berriz, tapizari perspektiba emateko, estatua batez eta bestelako elementu klasiko batzuez apaindutako lorategi bat dago. Tapiz hori XVII. mendean egin zen. Ertzetan zerrenda bat du, fruitu, lore-elementu eta landare-elementuz apainduta, orobat girlandak daramatzaten jeinutxoekin.

Partekatu zure sareetan