ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Centenarios

  • Jaulkipen-data: 20/10/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical) y 40,9 x 28,8 mm.
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 2,21 €
  • Tirada: 1.000.000 de cada motivo
  • Horzduna: 13 3/4

La Orotava orain dela 500 urte sortu zela eta Kubara eta Puerto Ricora lehen espainiar seiluak orain dela 150 urte igorri zirela oroitzen dute bi seiluk.

51020051

Teideren hegalean, uhartearen iparraldean, Tenerifeko La Orotava udalerria dago kokaturik, orain 500 urte sortutako herria. Bere historia Alonso Fernández Lugoko adelantatua Tenerifera iritsi izanari dago loturik. Aipaturikoak Aguamansa ibaiak bustiriko haran zabal haren oparotasuna ikusi ondoan, bere hurbilekoekin banatu zituen inguru hartako esparrurik emankorrenak, hots, antzinako Taoroko Menceyatoari zegozkionak. Fernando Katoliko erregeak, horren berri jakin zuenean, Juan Ortiz de Zárate lizentziatua bidali zuen bertara, eta 1506. urtean heldu zen La Orotavara ordena jarri eta banaketa berriak egitera. XVI. mendean, La Orotavak goraldia izan zuen bere azukre-ekoizpen garrantzitsuari esker. Produktu honek beherakada izan zuenean, ordea, mahatsondoak hartu zion ordezkoa. Iragan historikoari dagokionez, La Orotavak ondare aberatsa mantentzen du, arkitekturari zein jaiegunei dagokienez. Hala, bere hirigunean kokaturik daude Sorkundearen eliza, Farroboko San Joan Batailatzailearena, Guzmango Santo Domingoren eliza eta komentua, gaur egun Artisautza Hispanoamerikarraren Museo dena, Kalbarioaren ermita eta Balkoien etxea, hainbat jauregiz eta gofio-errotaz gain. Festei dagokienez, aipatzekoak dira Corpus Christirena, loredun alfonbra eder eta koloredunak eta Teideko koloretako lurrak izaten dituena, eta San Isidrorena, erromeria jendetsua izaten duena. Seiluak Udaletxearen ezkutua eta fatxada erreproduzitzen ditu, eta Felipe IV.ak emaniko errege-zedula du atzean. Zedula honen bidez eman zitzaion La Orotavari Salbuetsiriko Herribilduaren titulua.

51020052

Kubara eta Puerto Ricora lehen espainiar seiluak orain dela 150 urte igorri zirela oroitzen da. Kuba eta Puerto Rico Espainiaren jabetzakoak ziren artean, eta seiluak 1855. urtetik aurrera ibili ziren zirkulazioan lehen aldiz. Hauek diseinatzeko, Isabel II.a erreginaren irudia erabili zen albora begira jarrita, eta Correos hitza agertzen zen goiko aldean. Espainiako seiluetan erabilitako diseinu bera izan zen. Seiluak 1898. urtera arte erabili ziren Kuban, hots, amerikarren esku-hartzea gertatu zen arte eta Espainiak bere azken seilu-igorpena egin zuen arte. Azken seilu hauetan Alfontso XIII.a agertzen zen. Oraingo honetan Habanatik Santanderrera igorririko eskutitz bat erreproduzitzen da, baita zilar gogorreko erreal-erdi bat ere.

Partekatu zure sareetan