ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PINTURA. EMISIÓN CONJUNTA ESPAÑA-AUSTRIA

  • Jaulkipen-data: 22/10/2009
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales) Sellos hoja bloque: 57,6 x 40,9 mm. (horizontal)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 150 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,62 y 0,78 €
  • Tirada: Sellos: 310.000 de cada hoja. Hoja bloque: 300.000
  • Horzduna: 13 3/4
  • Edizio-data: 22/10/2009

Pintura da, kasu honetan, Espainia eta Austriaren artean igorritako seriarentzat aukeratu den teknika artisikoa, eta horretarako, bi herrialdeak historian elkartu zituen gaia erabili da, garai hartan Velazquez pintoreak irudikatu zuena, Margarita Teresa infantaren erretratua egin zuenean. Hori ospatzeko, Correosek bi zigilu dituen bloke-orria igorri du, Margarita Teresa Infantaren bakarkako erretratua urdinez jantzita irudikatzen dutena (goian) eta bestea Infanta bera Velazquezen lanik ezaguneneko pertsonai taldean dagoena, Las Meninas (behean).

PINTURA. EMISIÓN CONJUNTA ESPAÑA-AUSTRIA

Margarita Teresa infanta Madrilen jaio zen 1651ean, eta Espainiako Felipe IV eta Austriako Marianaren alaba zen. Espainiako Infanta hori Germaniar Inperio Sakroaren Enperatriza izan zen, 1666an, hitzartuta zegoen bezala, amaren osaba zen Leopoldo I, Germaniar Erromatar Inperio Sakroaren Enperadorea zenarekin ezkondu zenean. Printzesa gazte eta hilehori horri Velazquezek margolanak egin zizkion Leopoldori printzesa nola zihoan eta haren inguruan informatzeko, urrutiko Espainiako gortean. Austriako Margarita Teresa Vienan hil zen 1673an, 22 urterekin, bere laugarren alaba, Austriako Maria Ana erditzean.

Igorpen honetan, bi zigilu dituenak esan bezala, Margarita Infanta urdinez den bat, Velazquez hil aurreko urtean, 1659an margotutakoa. Printzesa zortzi urte zituenean gortean egindako erretratua da, urdin ilunez eta zilar kolorez jantzia, urrezko galoiekin eta urre kolorezko zerrendarekin. Hondo ilun baten aurrean, bere aurpegi serioa eta bere ile horiak nabarmentzen dira. Olioz egindako pintura Vienako Artearen Historiako Museoarena da, eta bestea, Las Meninas, Velazquezek 1656an margotu zena, Pradoko Museoarena da. Han, Margarita infanta hainbat pertsonairekin batera azaltzen da, pintore bera ere bertan dago, Felipe IV eta Austriako Marianaren begiradapean, espilu batean islatuta agertzen direnak. Infantak bost urte zituen eta guardainfante eta azpiko gona gris eta krema kolorekoa du jantzita.

Partekatu zure sareetan