ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Navidad

  • Jaulkipen-data: 06/11/2013
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm ambos motivos
  • Zigiluen posta-balioa: Tarifa A y Tarifa B
  • Tirada: Ilimitada
  • Temática: Navidad

Navidad

GABONAK
 
            Gabonak 2013 igorpen honetan erlijiozko irudi bat eta irudi laiko bat jaso dira. Erlijiozko irudiak La Virgen de la Leche (Esnearen Birjina) margolana, Alonso Cano margolariarena, erakusten du; eta irudi laikoan Madrilgo Puerta del Sol (Eguzki Atea) eta Urteberri-egunaren etorrera ospatzeko ohiko mahatsak ikus ditzakegu.
            Esnearen Birjina olio-margolana Alonso Canok (Granada, 1601-1667) 1659 inguruan margotu zuen. Margolanean emakume gazte bat, biluzik bere altzoan hartuta duen ume bati bularra ematen dagoena, irudikatu da. Umea erdi etzanda dago, bizkarra amaren besoaren gainean dauka, eta, burua biratuta, margolanetik kanpora begiratzen du. Multzo osoari samurtasun eta lasaitasun handiko giroa dario. Margolana Alonso Canoren maisulanetako bat dela jotzen da. Heldutasun-aroan margotu zuen, hasierako tenebrismoa eta kontraste biziak atzean utzi, eta, veneziar koloreen eraginpean, tonu argiagoak erabiltzen hasi zen. Tunikaren gorri-kolorea eta mantuaren urdin argitsua horren isla dira. Mihisea Guadalajarako Museoan, Infanterriko Jauregiaren barnean kokatuan, zaintzen da; eta Museoak dituen margolanen ezagunenetako bat da.
            Infanterriko Jauregia 1480. urte inguruan eraiki zen, Infanterriko dukeen etxebizitza izateko asmoz. Arkitektura zibileko lan bikaina da, eta Gotikoaren eta Errenazimenduaren eragin eta joera artistikoak biltzen ditu. 1973an, Infanterriko Jauregia Guadalajarako Museoaren egoitza bihurtu zen.  
           
                                    

Navidad. Feliz Año

 
             
Urte berri on! mezua helarazten du Gabonak igorpena osatzen duen bigarren zigiluak, eta Madrilgo Eguzki Ateko erlojuaren eta hamabi mahatsen irudiak erakusten ditu.
            XIX. mendearen amaieran, Madrilen, hamabi mahatsak Eguzki Ateko erlojuaren kanpaien erritmoan jateko ohitura ezarri zen; eta jarduera Espainiako estatu osora berehala hedatu zen. Jatorriz, ideia Alacanteko eta Murtziako levantetar zonako mahats-soberakin batengatik sortu omen zen. Ohiturak dio, kanpaia-soinu bat entzun ahala, mahats bat jan behar dela, hamabi mahats jan arte (mahats bat hilabeteko), urte oparoa eta zoriontsua izan nahian. Espainiako tradizio hori Hispanoamerikako herrialde batzuetara zabaldu zen, eta haietako batzuetan (Argentinan, adibidez) mahats freskoen ordez mahaspasak jaten dituzte. Herrialde bakoitzak urte zaharrari agurra eta urte berriari ongietorria egiteko festa bere erara ospatzen du. Hori horrela, Italian dilista-zopa jateko ohitura dute, eta Grezian txanpon bat barruan daraman pastel bat jaten dute, eta aurkitzen duenari txanponak urte zoriontsua iragartzen dio                                    
                                 

Partekatu zure sareetan