Jaulkipena
Marca España. Sol
- Jaulkipen-data: 30/04/2014
- Inprimatzeko prozedura: Offset
- Papera: Engomado
- Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28.8 mm
- Paper-orriaren zigilu-kopurua: 12
- Zigiluen posta-balioa: 1 €
- Tirada: 250.000
- Temática: Marca España
ESPAÑA MARKA
S – Eguzkia (Sol)
Ez da kasualitatea Espainia oporretako turismoan munduko lehenengo helmuga izatea. Atsedena nahi denean, gure herriak klima ona, milaka kilometro kostalde eta bandera urdindun hondartza-mordoa eskaintzen ditu. Hotel-eskaintza ugaria eta ondare material eta ez-material aberatsa ditu.
Baina turismo-proposamena are zabalagoa da. Natura eta landa-mundua gogoko dutenentzako, Espainiako milioika hektarea lurralde natural babestua dira, izan ere UNESCOk Biosfera Erreserba izendatutako gune natural gehien dituen munduko bigarren herrialdea da.
Aberastasun handiko eta aniztasun handiagoko ondare historiko eta kulturala ezagutu nahi dutenentzako, Espainia helmuga ezin hobea da. Labar-pintura eta baita gaur egungo sortzaile ospetsuenen arkitektura ere, bisitariak eskura dituen aukerek beste garai, kultura batzuetara eramango dute, eta baita artearen historia osoa barne hartzen duten makina bat adierazpen estetikotara ere.
Ondare ez-materiala ere oso garrantzitsua da, moda, enologia, gastronomia, jai herrikoiak, artisautza bezalako jardueretan nabarmentzen da, eta gure artisten balioa adierazpen artistiko ezberdinen bidez gozatzeko aukeraren balio erantsiarekin, hala nola, musika, antzezpena, kantua edo dantzaren bidez.
Nabarmendu beharra dago, espainiera ikastera gure herrira gero eta atzerritar gehiago datorrela, espainiera munduan gehien hitz egiten den bigarren hizkuntza baita. Ezin dugu ahaztu, ezta ere, batzar eta kongresuen turismoan dugun potentziala. Laburbilduz, iaz munduko bigarren lekua berreskuratu zuen bisitei dagokienez, eta urtea emaitza historikoekin amaitu zuen.
Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SAk, beste batzuetan egin izan duen bezala, industria turistikoa bultzatu nahi du. Eta horretarako, Marca España barnean jaulkitzen den zigilu hau atera du. Eguzkiaren (sol) eta turismoaren S letrari eskainia dago, jaulkipenaren berezko ezaugarriekin: “ñ” letra ur-markarekin egina Marca España ezaugarri diren koloreekin, eta bineta bat ere sartu zaio. Zigiluan Cantabria mendebaldeko kostaldean dagoen Pechón hondartza txikiaren airetiko ikuspegia agertzen da.