ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Gastronomía. Productos de Innovación y Tradicionales

  • Jaulkipen-data: 24/04/2014
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28.8 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 133 x 99 mm
  • Zigiluen posta-balioa: 3.15 € cada sello
  • Tirada: 300.000
  • Temática: Gastronomía. Productos

Gastonomía. Productos

                                                    

ESPAINIAR GASTRONOMIA
 

            Zeren usaina eta zeren zaporea du zigilu batek. Erantzuna Espainiar Gastronomiari eskainitako jaulkipen honetan nabari daiteke, Espainiako filatelian, lehen aldiz, gomaztatzean elikagaien usain eta zaporearen sentipenak gehitu baitira.

            Jaulkipenak bi bloke-orri ditu, eta bloke-orri bakoitzak bi zigilu, Sukaldaritza tradizionalari eta berritzaileari eta Produktu berritzaile eta tradizionalei eskainitakoak, hurrenez hurren. Lehenengoan, Ferran Adriáren, munduko sukaldari hoberentzat hartzen denaren, irudia eta esaldi bat agertzen dira, eta berakatz zuriaren bi plater, bat plater tradizionala, eta bestea sukaldari horrek egindakoa. Produktu berritzaile eta tradizionalei eskainitako bloke-orrian urdaiazpiko iberikoaren plater tradizionala eta mandarinondo-lorearen plater berritzailearen arteko kontrastea agertzen da. Bi jaulkipenetan aurkezten diren platerek usaimen eta dastamena pizten dute.

            Mendeetan zehar, Frantziako sukaldaritza izan da munduko lehena, 1990eko erdialdean, Espainian, pixkanaka munduko sukaldaritza hoberentzat hartua izatera iritsi den sukaldaritza berria sortu zen arte. Bere sustrai eta ezaugarriengatik bereizten den sukaldaritza, bere arrakasta, herrialdeko sukaldari ospetsuenen esanetan, produktuak eta sormena bateratzean oinarritzen da, plater tradizionalak berritu eta berriz ere balioa ematen dien autore-sukaldaritzari bidea emanez.

            Ildo horretan, The New York Times egunkari estatubatuarrak 2003. urtean espainiar sukaldaritza goraipatu zuen lehen orrialdean, eta munduko rankineko lehen tokira jaso zuen.

            Sukaldaritzako gure aberastasunetako bat bertoko produktuen barietateari zor zaio, eta baita barazki, fruta, haragi eta ur eta kosta ezberdinetako arrainei ere. Horri guztiari sukaldaritza tradizional aberats eta askotarikoa gehitu behar zaio, Penintsulatik igaro ziren herriek aberastutakoa, beren aztarna gastronomiko argia utzi baitzuten.

            Egun, gastronomia espainiar berria baliabide ekonomikoen, turismoaren, industriaren eta osasunaren iturria da. Etorkizunak ezagutzen transmisioaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, eta gero eta gehiago dira, guztiaren gainetik, plater eta produktuen kalitatea nabarmentzen duten establezimenduak.

Partekatu zure sareetan