ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Conjuntos Urbanos Patrimonio de la Humanidad. Toledo

  • Jaulkipen-data: 19/06/2014
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 57.6 + 57,6 x 40,9 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 220 x 170 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 2
  • Zigiluen posta-balioa: 1 € cada motivo
  • Tirada: 300.000
  • Temática: Conjuntos Urbanos Patrimonio de la Humanidad. Toledo

Conjuntos Urbanos Patrimonio de la Humanidad. Toledo

GIZATERIAREN ONDARE DIREN MULTZO HIRITARRAK
 
            Guztira Espainiako 13 hiri daude Gizateriaren Ondare diren Multzo Hiritarren zerrenda barnean UNESCOk izendatuta, beren hirigune historiko eta artistikoek duten interesagatik. Toledok, ondare-hiria eta jaulkipen honen irudiak, 1986. urtetik du izendapen hau.
            Hiri inperial zaharra eta Erdi Aroko eta Berpizkundeko gune kulturala, Toledo Tajo Ibaiak bustitako mendixkan dago. Bere hiri-trazadura ez da ia aldatu mendeetan zehar, eta bere kale estu eta bihurriek, alboko eraikin gotiko, mudejar eta errenazentistekin izan duen iragan historikoa erakusten dute.
            Museo-hiria eta hiri monumentala, bere kaleetan bizi izan ziren hiru kulturen (kristaua, judua eta islamiarra) nahastea gordetzen du. Harresi-barrua du eta hainbat sarbide, besteak beste Puente de Alcántara zubia, Puente de San Martín zubi gotikoa, Puerta del Sol atea, Puerta de la Bisagra atea, Puerta del Cambrón atea eta Puerta de Valmardón atea. Eraikin nabarmenen artean hauexek aipa daitezke: katedrala, estilo gotikokoa, San Juan de Los Reyes monasterioa, Santo Tomé eliza (Bertan dago Grecoren Orgazeko Kondearen Ehorzketa margolana), El Cristo de la Luz meskita, kalifa-garaikoa, Santa Maria la Blanca eta El Transito sinagogak eta Alkazar monumentala.
            Toledok, Alcalá de Henares, Ávila, Cáceres, Córdoba, Cuenca, Ibiza/Eivissa, Mérida, Salamanca, San Cristóbal de la Laguna, Santiago de Compostela, Segovia eta Tarragonarekin batera, hau da, 13 ondare-multzo hiritarrekin batera, Gizateriaren Ondare diren Hirien Taldea sortu zuten 1993an. Elkarte honen helburua, elkartea osatzen duten hirietako ondare historiko eta kulturala defendatu eta sustatzeko batera jardutea da, eta baita ere, interes komunak defendatu, antzeko arazoen konponbideak aztertu eta kalitatezko turismo kulturala sustatzea.
            Bloke-orrian, kalkografian inprimatua, Tajo ibaiaren beste ertzetik hartutako Toledoren ikuspegia irudiztatzen da. Zigiluan, katedrala eta Alkazarra agertzen dira.

Partekatu zure sareetan