Portal de Correos - Zigilu-jaulkipenak

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Humor gráfico. Forges

  • Jaulkipen-data: 09/10/2014
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 57.6 x 40,9mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 220 x 170 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 1 + 8 viñetas
  • Zigiluen posta-balioa: 3.15 €
  • Tirada: 250.000
  • Temática: Forges

Humor gráfico. Forges

                                                UMORE GRAFIKOA

Umore Grafikoari eskainitako serie berria atera da. Lehenengo emanaldi horren protagonista Forges da. Jaulkipena bloke-orri bereziko formatuan aurkezten da, zigilu bat eta posta-baliorik gabeko hamaika binetak osatutakoa, umore grafikoko banda balitz bezala. Bertan umorista grafikoak eskuz idatzitako eskaintza hau dator: “filatelista guztientzako, maitasunez (2014)”.
Antonio Fraguas de Pablo, Forges izenez ezaguna, Madrilen jaio zen 1942an. Oso gaztea zela teknikari gisa hasi zen lanean TVEn, 1973an umore grafikoaren arloan profesionalki jardutea erabaki zuen arte. Lehenengo etapa horretan argitaratu zituen bere lehenengo irudiak Pueblo egunkarian, 1964an, eta Informaciones egunkarian, eta Hermano Lobo, Por Favor eta El Jueves umore-aldizkarietan kolaboratzaile gisa hasi zen lanean.
1982an Diario 16 egunkarian hasi zen lanean editorialeko txistearekin, eta urte batzuk geroago El Mundo egunkarian, eta egunkari horren sortzaileetako bat izan zen. 1995ean eguneroko bineta argitaratzen hasi zen El Pais egunkarian, eta egun ere horretan dihardu.
Umore garratz, errealista eta gaurkotasunez betetakoarekin, Forgesek uneko ikuspegi kritikoa jasotzen du irudietan, hausnarketa eragiten duten eguneroko bizitzako egoera eta pertsonaiekin. Hizkuntza herrikoia erabiltzen du,zuzenean kaletik jasotako hiztegi-motatik hurbil dauden asmatutako hitzekin, hala nola, strozá, gensanta, bocata, esborcio… .Bere pertsonai ezagunenen artean, eta zalantzarik gabe, gizartearen uneko izaera ondoen erakusten duten pertsonen artean Mariano eta bere emazte Concha aipa daitezke, irlan bizi diren naufragoak bakardadeari fantasiarekin aurre egiten diotenak, eta baita ere Espainiako landa-eremuko Blasilloak, futbolzale zoroak, edo bulegari sumindua. “No te olvides de…” bezalako esaldiek egunero, arrazoi ezberdinengatik errepikatutako esaldia albistegietako lehen orrietan dauden gertaeretan jartzen dute arreta.
Forgesek bi film eta telebistarako umorezko telesailak zuzendu ditu, eta Espainia eta Konstituzioaren historiari buruzko komiki-liburuak argitaratu ditu. Besteak beste, honako sari hauek jaso ditu: Adierazpen Askatasunari saria; Legenda saria, irudien bidez egindako irakurketaren defentsagatik; Arte Ederretako Merituari Urrezko Domina eta Pedro Antonio de Alarcón Kazetaritzako Sari Nazionala.
Bloke-orri berezian, Correoseko zerbitzuak elkarren segidako binetetan agertzen dira, eta bertan Forgesek zerbitzuen aipamen dibertigarri bat egiten du.
           

Partekatu zure sareetan