ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Fauna protegida: Búho real - Nutria - Avutarda - Águila imperial

  • Jaulkipen-data: 20/10/2014
  • Inprimatzeko prozedura: Hueco + Troquel
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 57,6 y 74,6 x 28,8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 16
  • Zigiluen posta-balioa: 0.54 € y 0.92 €
  • Tirada: 300.000
  • Temática: Fauna

Fauna protegida

                                                             FAUNA BABESTUA

Galzoriko lau espeziek osatzen dute Fauna Babestua jaulkipena. Lehenengo aldiz, bi espezieen profil trokelatuak dituen plegu berrian aurkezten da.
Hontz handia gauez bizi den hegazti harrapari da, karraskari txikiak jaten ditu batez ere, hala nola, arratoiak, muxarrak, untxiak eta urtxintxak, baina hegaztiak ere ehizatzen ditu. Enbor laburra eta lodia du, hego zabalak, moko okerra harrapakinak urratzeko eta erpe handi eta zorrotzak. Buru gainean berezko itxura ematen dioten V formako lumazko bi ile-sorta handi nabarmentzen dira, eta baita laranja koloreko begi handiak ere. Gizakiarengandik urrun dauden baso handietan bizi da eta euritik babestutako gune harritsuetan egiten du habia. 75 cm luze neur ditzake eta 20 urte arte bizi daiteke. Entzumen ona eta ikusmen bikaina ditu ilunpetan ehizatzeko.
Igaraba,ahal bada, ertzetan landaredi ugari duten ibaietan bizi den ugaztuna da. Gorputz luze eta pixka bat zapala du, hanka laburrak ditu, eta hatzen artean igeri egiteko zuntza du. Batez ere arrainak jaten dituzte, baina igelak, arratoiak eta uretako hegaztiak ere jan ditzakete. Igarabaren ilea latza, distiratsua eta iragazgaitza da, eta galzoriko galtzeko arriskuan egon da , bere larruaren komertzializazioagatik. Oso animalia lagunkoia da, eta jolasten eta ibaien hertzetako eremu hareatsuetan irristatzen igarotzen du denbora.
Basoiloa hegazti iberiarretatik handiena da, eta hegan egiten duenetatik pisutsuenetarikoa, 16 kilogramo pisa baitezake. Penintsulako erdialde eta hegoaldeko zereal-lautada handietan bizi da. Estaltzeko aldian, arrek “ezkontzako” geldialdiak garatzen dituzte, “gurpilak”, eta luma zurizko bolaren itxura hartzen dute, emeak erakartzeko apeua igorriz. Espeziearentzako mehatxu handienak nekazaritza tradizionalaren desagertzeak eta hirigintza-garapenak ekarri ditu.
Eguzki-arranoa, harrapari handia, moko gogorra eta erpe sendoduna, Iberiar Penintsulako hegaztirik adierazgarrienetakoa da. Untxi ugari dauden lautadako eta mendi-erdialdeko baso-eremuetan bizi da. Bere elikadura, untxi, narrasti eta hegaztien ehizan oinarritzen da. 2 metroko tamaina izan dezake. Zuhaitz handietan egiten du habia, hala nola, artelatz, pinu edo eukaliptoetan. zutabe elektrikoak, soroetako pozoia eta bizitokiaren hondamena dira bere etsai nagusiak.
 

Partekatu zure sareetan