ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

El Romànic. Verge de Meritxell

  • Jaulkipen-data: 13/01/2015
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 28.8 x 40.8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: Tarifa A (0.42 €)
  • Tirada: Ilimitada
  • Temática: El Romanic

Meritxell

                            Ver también “Sobre de Primer Día”

                              Ver también “Matasellos”

 

ROMÀNIC
Meritxellgo Ama Birjina

Andorrarako egin diren Espainiako zigiluen seriea garai erromanikoari buruzkoa da, hain zuzen ere Andorrako Printzerriko patroi eta babesle den Meritxellgo Ama Birjina adierazten duten tailuari buruzkoa. Estatu txiki horretako estilo artistiko nabarmenena erromanikoa da, Kataluniako artearekin nahastuta; benetako ondare historikoa da, elizak eta arkitektura zibila nonahi baitaude eskultura eta margoen artean.

Tailua Andre Maria Meritxellgoaren Santutegian dago, Ama Birjinari izen ematen dion herrian, Canilloko parrokian, 1527 metroko altitudean. Meritxellen berri lehen aldiz 1176. urtean izan zen, Andorrako ibarretako bizilagunek elkartasuna sinatu zutenean Seu d’ Urgell-eko apezpikutzarekin. Tenplu erromanikoaren trazua oso sinplea zen, eta XVII. mendean berritu zen guztiz.

Eraikinak izugarrizko sutea jasan zuen 1972an; guztiz suntsitu zen, eta jatorrizko absideak, aldare gaineko gangak eta kanpandorreak baino ez zioten eutsi. Santutegi berri bat eraikitzea eskatu eta Ricardo Bofill arkitektoaren proiektua onartu zen. Lanaren eklektizismoa kontuan hartuta, santutegiaren osotasuna da azpimarratzekoa: paisaia irekia eta inguruko natura, kontenplatzeko bakea bisitariarentzako eta leku sakratu batek eskaini behar duen harrera.

Hasiera batean izugarrizko lan kolosalean oinarritu zen kontzeptu arkitektonikoa. Baina jatorrizko ideia horretatik Bofill-ek zati txiki bat baino ez zuen islatu. Erdiko eraikinak kanoi-ganga dauka, gurutze greko antzeko forma duen oinplanoa eta abside karratua. Elkarrekin lotuta dauden arku eta dorreetan topatuko dugu Inspirazio erromanikoa. Klaustro atxikia gurutze-ganga batek estaltzen du, eta paisaia tenpluan bertan dagoela suma daiteke irekiera eta bao handiak baitaude. Santutegi berri hori 1976an inauguratu zen, baina kontuan izan behar da oinarrian eraikin soila eta apaingarririk gabekoa zela.

Santutegi horrek eta 1994an berreraikitako tenplu barrokoak osatzen duten multzo historiko hau interes kulturaleko ondare izendatu zuen Andorrako Gobernuak. 2014an, Frantzisko Aita Santuak duintasundun Basilika txikitzat hartu du, eta urte hartaz geroztik Ruta Mariana deritzonean barne hartzen da Espainiako iparraldeko eta Frantzia hegoaldeko beste tenplu batzuekin batera.

Merkaturatutako zigiluak erakusten duen tailu erromanikoa 1972ko zoritxarrezko sutean galdu zen. Mare de Déu Meritxellgoaren irudia XII. mendekoa zen, nahiz eta ikerlari batzuk aurreko mendeetakoa bezala katalogatu bere baldartasun eta sinpletasunagatik. Ama Birjina eserita dago, Haurra magalean duela. Gaur egun dugun irudia jatorrizko tailuaren kopia bat da. Jatorrizkoaren hiru erreplika doi gordetzen dira: bat Andorra la Vellako Sant Esteve elizan, bestea Meritxell klinikan eta hirugarrena Seu de Urgell apezpikuak du (Andorrako printze-kidea) Consell General-en opari.
 

 

Partekatu zure sareetan