ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Conjuntos Urbanos Patrimonio de la Humanidad. Segovia

  • Jaulkipen-data: 13/05/2015
  • Inprimatzeko prozedura: Calco +Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28.8 y 28,8 x 40.9 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 220 x 170 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 2
  • Zigiluen posta-balioa: 1,00 € y 1,00 €
  • Temática: Conjuntos Urbanos Patrimonio de la Humanidad. Segovia
  • Tiradaren ale-kopurua: 300,000

Segovia

GIZADIAREN ONDARE DIREN HIRIKO MONUMENTU-MULTZOAKSEGOVIA
 

Segoviako antzinako hiria eta akueduktu erromatarra UNESCOren Gizadiaren Ondare diren Hiriko Monumentu Multzoen zerrendan barne hartu ziren 1985ean. Zigilu hauek hori gogorarazteko dira. Kalkografian daude inprimatuta, eta bi zigiluko bloke-orri bat da, hiria airetik erakusten duen irudi batekin. Balio filatelikoa duten zatiek Santa Maríaren Katedralarekin eta akueduktu ezagunarekin ageri dira.
Segoviako hiriburuan dauden Erdi Aroko kaleak, harresia, Alkazarra, judu auzoa, jauregi-etxeak, monasterioak edo eliza ugariak erakusten dute zer nolako iragan historikoa eta ondare-aberastasuna duen hiriak. Eraikinen artean aipagarriena Akueduktua da, hiriaren sinboloa. I. mendearen amaieran edo II. mendearen hasieran eraiki zen, eta Espainian dagoen ingeniaritza zibileko lan onenetako bat dela esaten da. Granito harlanduzko 167 arku ditu, eta inolako kareorerik gabe daude ipinita; indarren oreka nabarmenaz baino ez diote elkarri eusten, beraz. Alderik altuenak 29 metro neurtzen ditu, eta menditik hirira ura kanalizatu eta eramateko erabili zen.
Santa María Katedrala, estilo gotiko berantiarrekoa, 1525ean hasi zen eraikitzen Juan y Rodrigo Gil de Hontañónen agindupean. “Katedral guztien Dama” bezala ere ezagutzen da, barrualdeak duen handitasunagatik. Hiru nabeko oinplanoa du, gurutzadurarekin, abside erdi-zirkularrarekin burualdean eta girolarekin. Beirateak, aldare nagusiko erretaula, organo barrokoak, burdina-lanak eta koro-atzealde neoklasikoa dira elementu garrantzitsuenak.
Hirian, bestalde, Alkazar ospetsua dago, arroka baten gainean goratuta, Eresma eta Clamores ibaien artean. Baliteke Alfontso VI.ak eskatuta eraiki izana XI. mendean, gaztelu arabiar baten gainean. Mende batzuk beranduago handitu eta aberastu egin zen, eta Errege-erregina Katolikoen errege-egoitza gustukoena bihurtu. Arbelezko kapitelek eta teilatuek Europa erdialdeko gazteluen antzeko egiten dute.
Segovia hiri aberatsa izan zen mendeetan zehar bertako artile-merkataritzagatik eta oihal-industriagatik. Gaur egun, interes historiko artistikoa du, eta urte osoan zehar antolatzen diren kultura-jarduera anitzen topagunea da.
 

Partekatu zure sareetan