ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Biennal de Venecia

  • Jaulkipen-data: 11/05/2015
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28.8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 2.84 €
  • Tirada: 90.000
  • Temática: Biennal de Venecia

Andorra-Venecia

VENEZIAKO BIURTEKOA
Roqué. Between

Espainiako postak zigilu bat eskaini dio hurrengo Veneziako Biurtekoan Printzerria ordezkatuko duten bi artistetako bati. Agustí Roqué eta Between izena duen artelana hain zuzen ere. Bartzelonan 1942an jaio zen eskultorea urte eta erdi besterik ez zuela iritsi zen Andorrako Printzerrira, beraz oso lotura estua du herrialde horrekin. 
Egurrezko tailu erlijiosoak egiten zituen amaren aldeko aitonaren tradizio artistikoaren oinordekoa da Agustí eta hirurogeita hamargarren hamarkada erdi aldean hasi zen bere igeltsuzko, marmolezko eta brontzezko lehen lanak egiten. Hortik gutxira Londresera joan zen Putney School of Arts eskolan ikastera eta bertan ezagutu zuen Henry Moore eskultore britainiarra. Bere lanaren ezaugarri nagusia espazioaren okupazioa da, bolumenak eta hutsunea nahastuz eta ibiltzeko moduko espazio ikusmoldea sortuz. Aipatutako materialez gain hormigoia eta erretxina plastikoa ere erabili ditu. Aipagarria da ondoren burdinarekin eta altzairuarekin egindako lanak. Azkenaldian aluminioa eta beira ere sartzen hasi da. 
Bere artelan zabala Europako, AEBko eta Japoneko museoetan dago ikusgai. Aipatzekoa da Errioxako Würth Museoan dagoen burdinazko eta aluminiozko Screens izeneko ibiltzeko moduko pieza handia. Bere lanak ikus daitezkeen beste zentroen artean Museu d’Art Contemporani de Barcelona (MACBA), Consell General d’Andorra edo Andorrako Banca Privada bilduma aurkitzen dira, Alemania edo Txileko museoez gain, beste herrialde batzuetakoen artean. 
Bere sorkuntzaren beste alderdi bat eskultura publikoa izenarekin ezagutzen dena da. Munduko toki desberdinetan daude ikusgai, Hattingen hiriko (Alemania) Das Weiltor Atea esate baterako; Bartzelonako Avinguda Río de Janeiron kokatuta dagoen beltzez tindatutako hormigoizko hamaika piezek osatzen duten eskultura multzoagatik hirigintzako FAD Saria lortu zuen 1989an. 1998an Printzerriko erakundeei eskaini zien bere Off lana. Tratatutako burdinarekin, aluminioarekin eta aleazio esperimental batekin egindako sare metaliko batekin egina, hain zuzen ere. 
Andorrak Veneziako Biurtekoan ordezkaritza duen hirugarren aldia da, bertako artistak nazioartean ezagutzera bultzatzeko helburuarekin. 
 

Partekatu zure sareetan