ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

XXXV Aniversario del Tribunal Constitucional

  • Jaulkipen-data: 23/07/2015
  • Inprimatzeko prozedura: Offset + cold stamping
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 57,6 x 40,9 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 79,2 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 1
  • Zigiluen posta-balioa: 1 €
  • Tirada: 220,000

TC

URTEURRENAK
Auzitegi Konstituzionala 1979ko urriaren 3ko Lege Organikoaren bidez sortu zen. Urteurrena izaki eta kontuan hartuta instituzio honek Espainiako Estatuan duen garrantzia, orri-bloke bat plazaratu da “Auzitegi Konstituzionalaren XXXV. Urteurrena” gogorarazteko.
Lege araugileak dioen moduan "Espainiako Konstituzioaren goi-mailako interpretea" da. Estatuko beste organo konstituzionalekiko independentea da, eta Konstituzioaren eta bere Lege Organikoaren baitan baino ez dago. Ez dago horrelako besterik, eta jurisdikzioa lurralde nazional osora zabaltzen da. Funtzio garrantzitsuenak bete behar izaten ditu: legeak zenbateraino diren konstituzional kontrolatzea; Konstituzioan herritarrentzako ezartzen diren oinarrizko eskubide eta askatasun publikoak zaintzea eta Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko eskumen-gatazkei irtenbidea ematea, besteak beste.
Errege Dekretu bidez izendatzen ditu Erregeak Auzitegi Konstituzionaleko hamabi kideak. Horietatik lau Diputatuen Kongresuak proposatzen ditu; lau Senatuak; bi Gobernuak eta beste bi Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak. Kargua bederatzi urtetarako da, eta magistratuak edo fiskalak, unibertsitate-irakasleak, funtzionario publikoak edo abokatuak diren Espainiako hiritarrak izendatzen dira; Juristak izan behar dute, aintzatetsitako gaitasunekin, eta gutxienez hamabost urteko esperientzia izan ibilbide profesionalean.
Auzitegi Konstituzionalak kanpoan ere badu eragina eta laguntasun eta kooperazio harremanak izan ohi ditu beste herrialde batzuetako antzeko instituzioekin; gauzak horrela, justizia konstituzionalarekin lotutako topaguneetan parte hartzen du. Halaber, Giza Eskubideen Europako Auzitegiarekin eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiarekin ere harremanetan egon ohi da.
Erakundeak Madrilgo Domenico Scarlatti kalean duen egoitza ageri da orri-bloke honetan. Eraikinaren egitura nagusiak zazpi solairu ditu, oinplano zirkulardun pabiloi zentralarekin eta atal trapezoidal batekin; beste hiru egitura zirkular txikiago ere baditu, elkarrekin lotuta daudenak.
 

Partekatu zure sareetan