ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Turismo

  • Jaulkipen-data: 02/01/2016
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24,5 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 1.15 € y 1.30 €
  • Tirada: Ilimitada
  • Temática: Turismo

Turismo

   Ver también turismo montaña  “Sobre de Primer Día”    y     “Matasellos”

    Turismo mar  "Sobre de Primer Día"  y    “Matasellos”

 

TURISMOA

Espainian turismoaren sektorea herrialdearen garapen ekonomikorako motor garrantzitsuenetako bat da. Izan ere, Espainia helmuga kuttunetako bat da atzerriko nahiz bertako turistentzat. Klima, gastronomia, kultura-eskaintza zabala eta azpiegitura bikainei esker, turismoa modu geldiezinean ari da hazten Espainian.

Horregatik guztiagatik, filateliak Espainiako turismoa hedatzen laguntzen du neurri batean, gaiarekin lotutako zigiluak igorriz . Filateliako irudiek igortzaile diren herrialdeei buruzko informazio garrantzitsua ematen dute, eta horietan irudikatzen den hori ezagutzeko desira esna dezakete, ez soilik bildumagileen artean, baita, oro har, jendartean ere.

60ko hamarkadaren erdialdean serie turistiko baten igorpena abiatu zen, batez ere Espainiako paisaiak eta monumentuak nabarmentzen dituena. Urte batzuk geroago, turismoa zigiluetan agertzen da oraindik, igorpen ezberdinekin, besteak beste, gazteluak eta Paradore Nazionalak gaitzat hartuta.

2010. urteaz geroztik, Correosek Turismo izeneko serie bat du zirkulazioan, batez ere Espainia Marka nabarmentzen duena artean, gastronomian, ohituretan eta usadioetan. Horiek mundu osoko pertsonak erakar ditzakete, herrialdeak dituen gauzarik onenak hedatzen lagunduz.

Egungo igorpenean bi zigilu daude, itsasoko eta mendiko turismoa nabarmentzen dutenak. Lehenengoan, kostaldeko turismoa goresten da, itsasoa, belaontzia eta eguzkitakoa agertuz. Artea eta kulturaren ikur modura zutabea, liburua eta pintzela agertzen dira. Irudia kopa batekin osatzen da, Espainiako ardoa irudikatuz.

 Bigarren zigiluan barnealdeko turismoa islatzen da, mendilerro baten irudiarekin laku baten ertzean. Abentura-turismoaren ideiari heltzen dio, parapente bat eta mendi-kirolak islatuz, esate baterako, mendi-ibilia eta txirrindularitza. Landa-turismoa, azkenaldian garrantzia hartuz doana, barnealdeko gastronomia oroitarazten duen harrizko fatxada batekin eta buztinezko lapiko batekin islatzen da.

 

 

Partekatu zure sareetan