ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Gastronomía.D.O. Protegidas de Castilla - La Mancha

  • Jaulkipen-data: 09/06/2016
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm cada motivo
  • Bloke-orriaren tamaina: 133 x 99 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 2
  • Zigiluen posta-balioa: 1.30 € cada motivo
  • Temática: D.O. Protegidas
  • Tiradaren ale-kopurua: 200.000

DO protegidas

GASTRONOMIA: GAZTELA-MANTXAN BABESTUTAKO JATORRI-DEITURAK

Produktu batek “jatorri-deitura” duela esatea zonalde jakin batean kokatzen den ekoizpena duela esan nahi du, ingurumen-ezaugarri aparteko batzuekin. Eta produktu horrek unitate kopuru mugatua ematen du.
Jatorri-deiturara atxikitzen diren ekoizleek produktua ahalik eta kalitate handienarekin mantentzeko eta ekoizpenerako ezarritako protokoloak betetzeko konpromisoa hartzen dute.
Badira arauak betetzen direla ziurtatzeaz arduratzen diren organo arautzaileak. Horiek dira, hain zuzen, kategoria hori ematen duen etiketa erakusteko baimena ematen dutenak.
Aurtengoan Correosek Gastronomia izeneko seriearekin jarraituko du eta, hala, Gaztela-Mantxan Babestutako Jatorri-deitura izeneko bloke-orri bat atera du. Bertan Mantxako gazta eta azafraia dira protagonistak.
Mantxako gazta. Mantxako gazta urte guztian zehar larrean elikatzen den Mantxako arrazako ardiaren esnearekin egiten da. Gazta txikiak gutxienez 30 egunez ontzen dira eta gazta handiagoak 60 egunez. Esne pasteurizatuarekin edo esne gordinarekin egiten da. Dena den, azken kasu horretan, “artisau” etiketa ipini behar zaio. Prentsatutako pasta duen gazta da, azal gogorra, irmoa eta trinkoa izaten duena, eta kolore zuria edo horia izan dezake. Usain bizia du eta identifikatzen erraza da.
Mantxako azafraia. Azafraia izen bereko lorearen lorexakitik dator. Horretarako, lorexakiak lehortu egiten dira su motelean txigortzeko prozesu batekin.
Arabiarrek sartu zuten Iberiar Penintsulan XI. mendearen inguruan. Produktu horri buruzko idatzizko lehen erreferentzia 1720. urtekoa da.
Azafraiak Gaztela-Mantxan duen garrantzia areagotu egiten da izaera pedagogikoa duten lanei esker, Jiménez Martinek idatzitako El azafranero práctico kasu. Gainera, berezko hiztegia ere sortu da horren inguruan, eta horren adibide da, besteak beste, El léxico del azafrán en el habla manchega izeneko lana. Mantxako azafraia Espainiako onena dela esan ohi da eta mundu osoko onenetakoa.
                                                                                                  
 

Partekatu zure sareetan