ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Efemérides. IV Centenario nacimiento de Bartolomé Murillo

  • Jaulkipen-data: 28/02/2017
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Ezaugarri berezia: Se emite en PP y en pliego
  • Zigiluaren tamaina: Irregular con troquelado exterior de 40.9 x 40.9 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 12 en Pliego Premium y 42 en pliego
  • Zigiluen posta-balioa: 1 €
  • Tirada: 240.600 tirada total de sellos

Murillo

BARTOLOMÉ ESTEBAN MURILLO JAIOTZAREN IV. MENDEURRENA

Duela laurehun urte jaio zen Sevillan Bartolomé Esteban Murillo, Espainiako artista garrantzitsuenetako bat, alegia.
Murillo, Andaluziako tradizioari jarraituta amaren abizena hartu zuena, Juan del Castillo margolariaren ikaslea izan zen, amaren senidea zena.
Beatriz Cabrera y Villalobos andrearekin ezkonduta zegoela, lehen lan garrantzitsua eskatu zioten 1645ean. Hamaika mihise eskatu zizkioten Sevillako San Francisco el Grande monasterioko klaustroan jartzeko.
Sarritan margotzen zituen haurren irudiak, eta ospe handia lortu zuen Amabirjinaren eta Haurraren margolanei esker.
Margolan horietako bat da La Virgen de la Servilleta, hain zuzen ere, Correos-ek mendeurrenean jaulki duen zigiluan ageri dena. Amabirjinaren eta Haurraren irudiaren lehen planoa  ageri da, forma zirkular amorfo batean, pintura-orban baten antzekoan. Jaulkitako Premium Paper-orriak  margolariaren paleta bezala adierazi delako da hori. Horren gainean 12 zigilu  daude sakabanatuta ,   koloretako orbanak balira bezala. Margolana 1666an egin zuen Sevillako Kaputxinoen elizarako. Izena kondaira batetik datorkio, zera esaten zuena: fraide kaputxinoek monasterioan ezpainzapi bat desagertu zela ohartu zirela, eta egun gutxi geroago Murillok itzuli egin ziela, Amabirjinaren irudiarekin.
Beste bertsio bat ere badago, Murillori Amabirjina eta Haurraren irudia eskatu zion fraideari buruzkoa, bere gelan jartzeko asmoarekin. Horretarako, mihise bat eskatu omen zion margolariak, baina fraideak ezpainzapi bat besterik ezin izan zion eman. Beraz, ezpainzapian margotu zuen irudia.
Gaur egun Sevillako Arte Museoan ikus daiteke margolan hori.
Hau ez da lehen aldia Correos-ek jenio honi zigilu bat eskaintzen diola. 1960an 12 zigiluko segida eskaini zitzaion, bere lanik ospetsuenetako batzuk biltzen zituena, hala nola, Niños comiendo melón, El Buen Pastor edo El Niño de la Concha.
Jaulkipen horrekin, Correos-ek berriro erakusten du berrikuntza erakundearen helburu nagusietako bat dela, baita Filatelian ere. Izan ere, bildumagileek eta beste herritar askok irrikaz itxaroten dituzte urtero Premium Paper-orriak.
 

Partekatu zure sareetan